Aldi Baterako Laneko Enpresa
(«Aldi baterako laneko enpresa» orritik birbideratua)
Aldi Baterako Laneko Enpresa[1] (ABLE[2]) langile bat eta haren enplegatzaileen arteko bitartekari gisa aritzen den enpresa da. Haren lege-erregulazioa Nazioarteko Lan Erakundearen 96. hitzarmenean ezarritako araudiaren ondorioz sortu zuten. Hitzarmen hori 1933an onartu zen eta 1949an aldatu zuten. Herrialdeek onartu ahala, dagozkion legeria nazionalak sortu zituzten.
Aldi Baterako Laneko Enpresa batek jardun ahal izateko, laneko administrazioaren baimena eduki behar du. Enpresa edo erakunde batek lanpostu bat bete behar duenean eta aldi baterako laneko enpresa batera jotzen duenean, merkataritzako harreman bat ezartzen dute kontratu bidez.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1999]
- ↑ Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
- ↑ BilbaoEkintza. Aldi Baterako Laneko Enpresak. .