Aldaztorrea, Aldaztorrean nengoanean edo Aldaztorrean izenburuarekin izendatu da ahozko tradiziotik datorkigun balada hau. Ezagutzen diren bertsioak iturri bakarra omen daukate: Azkue[1][2][3]

Baladaren gaia amaginarreba gaiztoaren gaia da, Europako hegoaldeko hainbat ahozko literaturatan jorratua, Frantziako anderea baladan bezala.[4][5][6]


Hona Azkuek berak Euskalerriaren Yakintzan, IV. alean, (169 eta 170. orrialdeetan)[7] kopiatu zuen bertsioaren aldaera bat egungo grafiara egokitua[8]. (Koldo Biguri, Joseba Lakarra eta Blanca Urgellen edizioari[9] begira ere egin da honako bertsio hau):

«

--Aldaztorrean nengoanean
irra goruetan,
etorri ddatan erroi zaharra grauetan.(bis)
--Erroi zarra ¿Zer dakazu albiste?
--Alamarkea galdu dala dinoe.

--Galdu naz bada alaba ditxa[10] bagea.
Hantxe nebazan hogeta bat lehengusu ta nebea
--harek baiño beharragoa aita neurea,
Harek guztiak baino azkarriago jaubea.

--¿Zer diñona, puerka[11] lotsa bagea?
¿azkanengo esan dona jaubea?
Esan bebanan lenengotatik jaubea,
izango ebanan Aldaztorrean partea.

--Nik neurea dot goian dagoan kaxea,
tapez taperaino diruz betea.
Imineagaz neban urre gorria,
anegeagaz neban urre zuria.

Mila dukat neban isil poltsea
ha bere bazan alaba on baten dotea!
Aldaztorreak ateak ditu letuez,
hango plater-pitxeruak zidarrez.

--¿Joan ala egon eingo't, ama neurea?
--Joan, joan, neure alaba maitea.
--Haurtxo txikinak sabelean deust ostiko,
Jaun zerukoak al dau semea sortuko.

--Nahi dan seme nahi dan alaba,
Aldaztorrean partea izango dona. (bis)"

»



Erreferentziak aldatu

  1. Resurreccion Maria Azkue: (Gaztelaniaz) Cancionero popular vasco (1918) herri-kanten bilduma. (Ikus doinua: 932, 933 eta 934 orrialdeetan).
  2. Resurreccion Maria Azkue: (Gaztelaniaz) Euskalerriaren Yakintza (1935-47). Euskalari lekeitiarrak bere herrian bertan entzun zion Guillermina Akarregi izeneko emakume bati.
  3. Ipuinak atalean sailkatu zuen Azkuek: Azkue, Resurrección María de. (1989). Euskaleriaren Yakintza = Literatura popular del País vasco. ([3a ed.]. argitaraldia) Espasa-Calpe + Euskaltzaindia ISBN 84-239-2550-1. PMC 490071047. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  4. (Gaztelaniaz) «La mala suegra | Corpus de Literatura Oral» corpusdeliteraturaoral.ujaen.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  5. (Gaztelaniaz) Kioridis, Ioannis. (2015-12-31). «La suegra «mata» a la nuera: dos ejemplos del motivo en las baladas tradicionales griegas y en el romancero» Atalaya (15)  doi:10.4000/atalaya.1683. ISSN 2102-5614. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  6. (Gaztelaniaz) Kioridis, Ioannis. (2015). «La suegra «mata» a la nuera: dos ejemplos del motivo en las baladas tradicionales griegas y en el romancero» Atalaya (15) ISSN 1167-8437. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  7. Resurreccion Maria Azkue: (Gaztelaniaz) Euskalerriaren Yakintza (1935-47)
  8. Andres ALBERDI: Estandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan
  9. Koldo Biguri, Joseba Andoni Lakarra eta Blanca Urgell: Euskal baladak azterketa eta antologia. (Bi ale) 1983. Hordago.
  10. Azkuek jatorrizko "ditxa" kendu eta "zori" hitzarekin ordeztu zuen Euskalerriaren Yakintzan
  11. Azkuek jatorrizko "puerka" kendu eta "urdanga" hitzarekin ordeztu zuen Euskalerriaren Yakintzan

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu