Aldamir, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren eranskinetan, Gondorreko hogeitairugarren erregea izan zen. Rhovanionen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1330ean eta Eldakarren bigarren semea izan zen. Bere anaia nagusia Ornedil zen, Kastamirrek hil zuena. Horregatik, Aldamirrek hartu zuen tronua bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1490ean hil ondoren. Bere izena, quenyazkoa da, eta "zuhaitzeko bitxia" bezala itzul daiteke.

Aldamir
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaGondor
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaEldakar
Seme-alabak
Anai-arrebak

Historia

aldatu

Bere garaia, Gondor eta Kastamirren ondorengoen arteko etengabeko borrokagatik bereiztu zen, Unbarren erbesteratu zirenak, eta handik, Harad hurbileko erregeekin aliatu zirenak, nortzuk Gondorri zergak ordaintzeari utzi zioten. Unbarreko Kortsarioak eta Haradrimak, Aldamirren buruhausterik nagusiena bihurtu ziren.

Honela, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1540rako, Gondor, gerran ari zen erresumako hegoaldeko muga guztian. Horregatik, Aldamir, Harad erasotzen saiatu zen, Poros ibaia zeharkatuz, baina garaitua eta hila izan zen. Bere oinordekoa, bere seme Vinyarion izan zen, beranduago, Hyarmendazil II.a izena hartuko zuena.


Aurrekoa
Eldakar
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1490-1540
Ondorengoa
Hyarmendazil II.a

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.