Sakontzeko, irakurri: «Aldagai estatistiko»


Estatistikan, aldagai nominala edo atributua soilik berdinak edo ezberdinak diren kategoria zenbait hartzen dituen aldagaia da, kategoria batek beste batek baino maila edo balio handiagoa duela ezin esan daitekeelarik. Adibidez, sexua (gizon, emakume) eta aukeratutako unibertsitate ikasketa (medikuntza, arkitektura, ekonomia, ...) aldagai nominalak dira. Aldagai nominala aldagai kualitatibo mota bat da, aldagai ordinalekin batera. Aldagai nominalak eskala nominal batez neurtzen direla esaten da eta estatistikan berariazko teknikak aplikatzen zaizkie (kontingentzia taulak, esaterako). Beste alde batetik, aldagai koantitatiboak bereizten dira, non datuak zenbakizko balio baten bitartez neurtu eta ordenatu egin daitezkeen, besteak beste.

Adibideak aldatu

Soziologia ikerketa batean langileei egindako galdera hauek guztiek aldagai nominalak sortzen dituzte: jaioterria, sexua, enpresaren sektorea, enpresako lanpostua, azken hauteskundeetan zein sindikaturi eman dion botua, azken greban parte hartu duen. Galdera hauetarako datuek, berriz, ez dute aldagai nominalik osatzen: adina, egindako ikasketa maila (behe, ertain, goi), soldata, esperientzia-urteak eta adina.

Kanpo estekak aldatu