Alcaligenes
Alcaligenes generoa bakterio Gram negatiboz osatua dago, orokorrean bazilo itxura dutenak. Aerobio hertsiak (O/H: +/-) eta mugikorrak dira (flagelo peritrikoak dituzte). Ez dute esporarik sortzen.
Alcaligenes | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Betaproteobacteria |
Ordena | Burkholderiales |
Familia | Alcaligenaceae |
Generoa | Alcaligenes [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Hainbat aminoazido eskuratzeko erabiltzen dira industrian bakterio hauek.
Genero honetako espezie ezagunena Alcaligenes faecalis da, ugaztunen heste-traktuan oso ugaria dena. Mikrobio hau oportunista da, hots, immunitate-sistema ahula dutenengan infekzioak eragin ditzake.
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Alcaligenes