Alkabala

Alcabala» orritik birbideratua)

Alkabala (gaztelaniaz: alcabala edo alcavala, alkaˈβala ahoskatua) antzinako Gaztelako Koroak salerosketaren gain kobratzen zuen zergarik garrantzitsuena zen. Nahiz eta hamarrenak garrantzi handiagoa izan, zerga hau Elizak jasotzen zuen, ondorioz, koroarentzat alkabalak berebiziko garrantzia zuen arlo ekonomikoan.

Apaizak, eliza eta monasterioak zerga horretatik kanpo geratzen ziren. Kobraketa-lanak erraztearren, beste modu batera hasi zen kobratzen, hots, hainbesteko finko bat kalkulatzen zitzaion herrialde edo komunitate bakoitzari. 1845. urtean bertan behera geratu zen zerga hau.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alkabala
  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.