Igurzkari albokari hobikari ahoskabe

Albokari lateral ahoskabea» orritik birbideratua)

Igurzkari albokari hobikari ahoskabea kontsonantea bat da, indoeuropear hizkuntzen artean zabalduta ez dagoena, baina Ipar Amerikako hizkuntzen artean, ordea, bai.

Igurzkari albokari hobikari ahoskabe
ɬ
NAF zenbakia148
Kodetzea
X-SAMPAK
Kirshenbaums<lat>
Braille⠦⠇

Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan [ɬ] ikurraz idazten da (ez nahastu [ɫ] hurbilkari albokari hobikari belarizatuarekin) eta bere X-SAMPA ikurra K da.

Adigerako adibidea (лъэбэкъу, лъащэ):

Munduko zenbait hizkuntzatan aldatu

Indoeuropear hizkuntzen artean, galesak du hots hori, eta ⟨ll⟩ digrafoaz idazten da; islandierak eta faroerak oso hots antzekoa dute, eta ⟨l⟩ (kalt «hotz») edo ⟨ll⟩ (allt «guztiak») gisa idazten dena.

Ipar Amerikako hizkuntzok ere hots hori dute: navajoa (eta beste na-dene hizkuntzak), txerokiera (alofonoa gisa), muskogeear hizkuntzak, besteak beste. Halaber, groenlandierak (eta haren ahaide gehienek), Taiwango batzuek, txuktxierak, Kaukasoko ipar-ekialdeko askok, Kaukasoko ipar-mendebaldeko batzuek, zenbait hizkuntza bantuk (hala nola, zuluerak, tsongerak...), zhuangerak, hadza-k (Afrikako hizkuntza bakartua), mongolierak (hotsaren aldaera ahostuna du), nahuatlak (alofonoa gisa) eta antzinako hebreerak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu