Alberto Ullastres

Alberto Ullastres Calvo (Madril, Espainia, 1914ko urtarrilaren 15a - ibidem, 2001eko azaroaren 15a) politikaria, ekonomista eta legelaria izan zen.

Alberto Ullastres
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1965eko abenduaren 20a - 1967ko azaroaren 15a - Faustino García-Moncó Fernández (en) Itzuli
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1964ko ekainaren 6a
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1957ko apirilaren 26a - 1958ko apirilaren 14a
Manuel Arburúa de la Miyar (en) Itzuli
Espainiako ministro


full professor (en) Itzuli


enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Madril1914ko urtarrilaren 15a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2001eko azaroaren 15a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ekonomialaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Opus Dei
Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila

BizitzaAldatu

Zuzenbide eta Ekonomiako ikasketak egin zituen Madrilen. Ikasle garaian, Acción Nacional erakundeko gazteriaren buruzagietako bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, Asturias, Aragoi eta Levanteko fronteetan borrokatu zen, teniente gisa. Gerra bukatu zenean, Ikerkuntza Zientifikoetako Kontseilu Goreneko Ekonomia Institutuko kide izan zen. Gero, Madrilgo Unibertsitatean, Espainiako Ekonomiaren eta Ekonomia Unibertsalaren Historiako katedra lortu zuen. Espainiako historiari eta ekonomiari buruzko liburu asko idatzi zituen.

1957an, Merkataritzako ministro izendatu zuten, eta berak abiarazi zuen Espainiako Egonkortze Plangintza, autarkia ekonomikotik ekonomia liberalizatzera eta nazioartekotzera pasatzeko lehen urratsa izan zena. 1965etik 1976ra, Espainiako lehen enbaxadore izan zen Europar Merkataritzaren, Energia Atomikoaren Europar Batasunaren, eta Ikatz eta Altzairuaren Europar Batasunaren aurrean. 1986tik 1995era, Banco Bilbao (Banco Bilbao Vizcaya, 1988az gero) banketxeko bezeroaren defendatzaile gisa lan egin zuen.

ErreferentziakAldatu