Alberto Berasategi

tenislari espainiarra

Alberto Berasategi Salazar (Bilbo, Bizkaia, 1973ko ekainaren 28a -) tenislari profesional ohia da, 1994an Roland Garros txapelketako finalista izana.

Alberto Berasategi
Bizitza
JaiotzaBilbo1973ko ekainaren 28a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBellaterra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g278–199
Binaka i/g47–59
 
Pisua66 kilogramo
Altuera173 zentimetro

Biografia aldatu

Berasategi 7 urte zituela hasi zen tenisean jokatzen, eta 1991an Europako junior txapelduna izan zen. Hurrengo urtean profesional bihurtuta, 1993an lehendabiziko garaipena lortu zuen, São Paulon. 1990eko hamarkadan lurrezko zelaian espezialista bihurtu zen.

1994 izan zen Berasategiren urterik arrakastatsuena, orduantxe jokatu baitzuen bere Grand Slamgo final bakarra. Roland Garrosen Sergi Bruguera kataluniarrak irabazi zuen 6–3, 7–5, 2–6 eta 6–1. Urte hartako azaroan Berasategi ATP-Sailkapeneko munduko 7. tenislaririk onena izatera heldu zen.

Bere karreran banakako 14 sari eta taldeko beste bat lortu zituen, azkena Estorilen, 1998an. Famatua zen bere esku bakarreko errebesa. 2001ean, tenislari profesionala izateari utzi zion.

Grand Slam banakako finala aldatu

Finalista aldatu

Urtea Txapelketa Aurkaria Emaitza
1994 Roland Garros Sergi Bruguera   Espainia 6–3, 7–5, 2–6, 6–1

Banaka Sariak aldatu

Zbk. Data Txapelketa Azala Aurkaria Emaitza
1. 1993ko azaroaren 8   São Paulo (Brasil) Lurrezko zelaia Sláva Dosedel   Txekia 6–4, 6–3
2. 1994ko apirilaren 18   Nice (Frantzia) Lurrezko zelaia Jim Courier   AEB 6–4, 6–2
3. 1994ko uztailaren 25   Stuttgart (Alemania) Lurrezko zelaia Andrea Gaudenzi   Italia 7–5, 6–3, 7–6(5)
4. 1994ko abuztuaren 29   Umag (Kroazia) Lurrezko zelaia Karol Kucera   Eslovakia 6–2, 6–4
5. 1994ko urriaren 3   Palermo (Italia) Lurrezko zelaia Àlex Corretja   Espainia 2–6, 7–6(6), 6–4
6. 1994ko urriaren 10   Atenas (Grezia) Lurrezko zelaia Óscar Martínez   Espainia 4–6, 7–6(4), 6–3
7. 1994ko urriaren 31   Santiago de Chile (CHL) Lurrezko zelaia Francisco Clavet   Espainia 6–3, 6–4
8. 1994ko azaroaren 7   Montevideo (URY) Lurrezko zelaia Francisco Clavet   Espainia 6–4, 6–0
9. 1995eko ekainaren 19   Oporto (Portugal) Lurrezko zelaia Carlos Costa   Espainia 3–6, 6–3, 6–4
10. 1996ko ekainaren 24   Bolonia (Italia) Lurrezko zelaia Carlos Costa   Espainia 6–3, 6–4
11. 1996ko uztailaren 29   Kitzbuhel (Austria) Lurrezko zelaia Àlex Corretja   Espainia 6–2, 6–4, 6–4
12. 1996ko irailaren 16   Bucarest (ROU) Lurrezko zelaia Carlos Moyà   Espainia 6–1, 7–6(5)
13. 1997ko urriaren 6   Palermo (Italia) Lurrezko zelaia Dominik Hrbatý   Eslovakia 6–4, 6–2
14. 1998ko apirilaren 13   Estoril (Portugal) Lurrezko zelaia Thomas Muster   Armenia 3–6, 6–1, 6–3

Taldeka Sariak aldatu

Zbk. Data Txapelketa Azala Kidea Aurkaria Emaitza
1. 1997ko apirilaren 20   Bartzelona (Espainia) Lurrezko zelaia Jordi Burillo   Espainia Álex Corretja   Espainia / Pablo Albano   Argentina 6-3 7-5

Kanpo estekak aldatu