Albert Bandura (Mundare, Kanada, 1925eko abenduaren 4a - Stanford, Ameriketako Estatu Batuak, 2021eko uztailaren 26a) kanadar psikologoa izan zen.

Albert Bandura

(2005)
President of the American Psychological Association (en) Itzuli

1974 - 1974
Bizitza
JaiotzaMundare (en) Itzuli1925eko abenduaren 4a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaStanford2021eko uztailaren 26a (95 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaColumbia Britainiarreko Unibertsitatea 1949) Artean graduatu
Iowako Unibertsitatea 1951) Arte-masterra
Hezkuntza-mailaPhD in Psychology (en) Itzuli
Tesi zuzendariaArthur Lester Benton (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Daniel Bullock (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, unibertsitateko irakaslea eta hezitzailea
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea  (1953 -  2021)
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Psychological Association (en) Itzuli

1949an Columbia Britainiarreko Unibertsitatean graduatu ondoren, Psikologia Klinikoko ikasketak egin zituen Iowako Unibertsitatean; gero, Wichita eta Stanfordera joan zen. Unibersitateko irakaslea izan zen Standforden.

Psikologia Kognitiboaren aita, konduktismoatik haratago jaon zen barruko prozesu kognitiboei garrantzia emanez.. Ikaskuntza sozialaren arloko garrantzi handiko teorialaria eta esperimentatzailea izan zen. Bere ustez umeek behaketaren bidez ikasten dute, behatu eta gero imitatu egiten dituzte besteen portaerak. Horretarako ereduak prestigiodunak izan behar dira.

Ikaskuntza bikarioari buruz hitz egin zuen ere, bere ustez askotan guk behatutako eredu baten jokaeren ondorioen arabera errepikatuko dugu ikusitako ala ez. Hau da, nik behatutako ereduaren jokaerak sarituta badira, nik berak egindakoa errepikatuko dut, joakera hauek zigortuta badira, ez ditut erreoikatuko berak egindako.

Haurren munduko erasoen zergatiak ikertu zituen Muñeco boboren esperimentuan, batez ere. Datu ugari eskaini zituen beste ikerlarien argudioak ezeztatzeko: autore hauen arabera, haurren erasoek barruko emozio eta indarren adierazpen patologikoa direla eta, gainerako aukerek porrot egitean, erasotzaileak berak nahi duena lortzeko bidea direla. Aurre egin zien, halaber, frustrazioaren eta erasoen artean lotura bat zegoela uste zuten psikologoei, Dollarren eta Millerren teoriei. Berak uste zuen oldarkortasunaren jatorria behaketa eta imitazioan zegoela.

Idazlan garrantzitsuenak hauek ditu: Handbook of Socialization Theory and Research (1969, Sozializazio teoria eta ikerketen gidaliburua), The Control of Aggression (1973, Erasoaren kontrola), Aggression: A Social Learning Analysis (1973, Erasoa: ikasbide sozialetik eginiko analisia), Social Learning Theory (1977, Ikasbide sozialari buruzko teoria) eta Social Foundations of Thought and Action (1985, Pentsamenduaren eta ekintzaren oinarri sozialak).

Bere garaiko psikologorik garrantzitsuenetakotzat hartua, eragin handia izan zuen bere arloan. Europa eta Amerikako unibersitate askotako honoris causa doktore tituluak jaso zituen: Berlin, Leiden, Salamanca, Indiana eta Erroma.

Ikaskuntza sozialaren teoria barruan modelaketari buruz hitz egin zuen. Bere ustez ikaskuntza prozesuan fase batzuk daude:

-lehenengo eredua behar da, eta honen jokaeretan arreta jarri behar da.

-gero oroimena behar da gero errepikatuko duguna gogoratzeko.

-orduan errepikapena edo imitazioa dator

-baina errepikapena motibatzeko garrantzitsuak dira emango diren errefuertzoak.

Bere iritziz, faktore pertsonalek (sinesmenak, itxaropenak, jarrerak eta jakintzak), ingurumenak (baliabideak, ekintzen ondorioak eta baldintza fisikoak) eta jokabideak (norberaren jarduerak, hautaketak eta ahozko adierazpenak) elkarri eragiten diote nortasuna osatzeko. Jokabidea eta inguruneko elkareragin horri elkarrekiko determinismo izena eman zion.

Autoregulazioa eta autokontrol terapia.

Bere ikaskuntza sozialaren printzipioak terapian erabili zituen, autorregulazioa edo autokontrol izeneko terapian. Gure jokaera aldatu dezakegu gure buruari emandako sari eta zigorren bidez. terapia honek 3 pauso ditu: autobehaketa, planing eta autorrefortzua. Autobehaketan pertsonak jakin behar di zein egoeretan ematen den aldatu nahi duen jokaera desegokia eta taula batean idatzi behar dira datuak. Gero planing bat egin behar du dituen helburuak zehazteko eta bilatzeko ingurune egokiena nahi duen emaitza lortzeko. Plan hau martxan ipintzeko autokontratu idatzi bat egin behar da; hor zehaztuko da gure burua saritu behar dugula lortu nahi dugun jokaera abiarazten dugunean, eta zigortu behar dugula gure burua lortzen ez dugunean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu