Alazne López

Bilbotar dantzari profesionala

Alazne López Etxebarria (Bilbo, Bizkaia, 1993Dormund, Alemania, 2015eko maiatzaren 9a) dantzari profesionala izan zen.[1]

Alazne López
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1993
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAlemania2015eko maiatzaren 9a (21/22 urte)
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
Enplegatzailea(k)Hanover State Opera (en) Itzuli
Hanover State Ballet (en) Itzuli
Hanover State Symphony Orchestra (en) Itzuli

Dantzari ibilbidea aldatu

Alazne López, Bilboko Igor Yebraren akademian hasi zen dantzari gisa (2006-2009), eta, ondoren, Londresera joan zen. Balet Nazional Ingelesaren Eskolan jarraitu zuen ikasten.[2]

Dantza bere pasioa zen. Bizimodua eta lanbidea. Izerdiarekin eta ahaleginarekin, Alazne bilbotarrak dantzaren munduan lekua egitea lortu zuen Londresen zein Alemanian. Graduatu eta dantzari profesionala zela gozatu zuen, txikitatik beti amestu izan zuenarekin.[1]

Wayne Eagling koreografoaren El lago de los cisnes koreografian parte hartu zuen dantzariak, Londresko 2012ko Olinpiar Jokoen amaierako galan. Horrez gain, Frederick Ashton, Kenneth MacMillan eta Wayne McGregor koreografoekin dantzatu zuen.[2]

2013ko urrian, Alemaniara joan zen dantzari, Hannoverko Estatuko Operara.[3]

Heriotza aldatu

Alazne López Etxebarria bat-bateko heriotza izan zuen 2015eko maiatzaren 9an Alemaniako Dormund herrian, 21 urte zituela.[4][5][2]

Aintzatespenak aldatu

  • 2016tik Bilboko Zorrotza auzoko lorategi batek haren izena darama: Jardin Alazne Lopez Etxebarria Lorategia[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Fernández, Laura. (2018-05-26). «“La vida se llevó muy rápido a Alazne, pero disfrutó siendo bailarina profesional”» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Una bailarina española aparece muerta en su casa de Dortmund» ELMUNDO 2015-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  3. EFE, Jesús Mª de la Riva. (2015-05-12). «La bailarina Alazne López falleció por una muerte súbita, según su familia» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  4. (Gaztelaniaz) EFE. (2015-05-12). «La bailarina Alazne López falleció por una muerte súbita, según su familia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  5. https://www.lavanguardia.com/local/pais-vasco/20150513/54431210348/la-bailarina-alazne-lopez-fallecio-por-una-muerte-subita.html. .
  6. (Gaztelaniaz) «Un jardín de Zorroza llevará el nombre de Alazne López Etxebarria» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).

Kanpo estekak aldatu