Alariko II.a
Alariko II.a[1] (gotikoz: *Alareiks, *𐌰𐌻𐌰𐍂𐌴𐌹𐌺𐍃, latinez: Alaricus; c. 458/466 - Vouillé, 507ko abuztua) Akitaniako bisigodoen zortzigarren erregea (484 - 507). Euriko erregearen semea. Teodoriko Handia ostrogodoen erregearen alaba zen Tindigotarekin ezkondu zen.
Alariko II.a | |||
---|---|---|---|
484 - 507ko abuztua ← Euriko - Gesaleiko → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bisigodoen Erresuma, 458 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bisigodo | ||
Heriotza | Poitiers, 507ko abuztua (48/49 urte) | ||
Heriotza modua | borrokan hilda | ||
Familia | |||
Aita | Euriko | ||
Ama | Ragnahilda | ||
Ezkontidea(k) | Theodegotho (en) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Balti dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina Gotikoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa eta buruzagi militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Vouilléko gudua |
Loiratik hegoaldeko Galia eta ia-ia penintsula osoa menpean zituen. "Lex Romana Visigothorum" edo "Alarikoren Brebiarioa" izeneko obran erromatarren legeak bildu zituen, 506an. Hurrengo urtean ordea (507), Poitiers inguruan, Vouilléko guduan, frankoen errege Klovisek bere aurka borrokatu eta hil egin zuen; ondorioz, bisigodoek Galiatik kanpo joan behar izan zuten.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alariko II.a |
Aurrekoa Euriko |
Bisigodoen erregea Rex Visigothorum 484 – 507 |
Ondorengoa Gesaleiko |