Alargunen Etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Agurainen

Alargunen Etxea Aguraingo eraikin zibil zaharrena da, XIV. eta XV. mendeen artean eraikia. Litekeena da hasieran defentsarako dorretxea izatea, kokapenagatik eta beheko murruen loditasunagatik. 1564ko abuztuan Agurain suntsitu zuen sutea gainditu zuen etxe zibil bakarra izan zen, baina ez dago bere egoera orijinalean XVII. eta XVIII. mendeetan berritu egin zenez[1]. Eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatua dago Aguraingo Hirigune Historikoaren barruan[2].

Alargunen Etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Aguraingo herrigune historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′05″N 2°23′21″W / 42.85127°N 2.38913°W / 42.85127; -2.38913
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIV. mendea
Arkitektura
Solairuak3
Ondarea
EJren ondarea21

Ezaugarriak

aldatu

Tarteko eraikina, izkina egiten duena, orube angeluzuzen oso estu eta luzangaren gainean eraikia (Gotikoaren bereizgarria). Fatxada nagusiak beheko oin, bi bizitza eta irekidurarik gabeko ganbara ditu.

Atzeko fatxadak bizitza bat gehiago du, eta honen beheko zatia soilik da guztiz Erdi Arokoa: hor nabarmentzen dira arku zorrotzeko portada gotikoa, estua eta dobelekin, gaur egun zati bat kalearen mailatik behera duena; eta alboan duen saietera, etxeko orgen sarrera argiztatzeko funtzioa duena, seguruenik[1].

 
Gezileiho eta arku gotikoa.

Harria da beheko oinetan material nagusia, harlanduzko lana fatxada nagusian eta harri horma ekialde eta iparraldeko aurpegietan (azken honetan, entokatua). Goiko bizitzak bistako adreiluz eta luzitutako zurez (fatxada nagusian) eginiko armazoi egituraz ixten dira.

Beheko bizitzak ateburua duten bi irekidura handiko merkataritza lokal bat du: ezkerrekoa sarbidea da eta eskuinekoa erakusleihoa. Lehen bizitzak hutsarte angeluzuzen bat du eta, gainean, zurezko markoa duten bi leiho kareldun[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Alargunen Etxea. (). Informazio panela. (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).
  2. a b «Alargunen etxeak. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).

Kanpo estekak

aldatu