Artikulu hau politikari lapurtarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iriarte».

Alain Iriart (Hiriburu, Lapurdi, 1959ko uztailaren 27a) Euskal Herriko politikaria da. ABko kide, Hiriburuko auzapeza eta Hiriburuko kantonamenduko kontseilari nagusia da (2008tik abertzale bakarra) eta Ipar Euskal Herriko ezker abertzalearen batasuna bultzatzeko ekimenetan parte hartzen ari da.

Alain Iriart

2011ko Hiriburuko festetan.
Hiriburuko auzapeza

2020ko maiatzaren 27a -
Hautetsia: 2020-2026 legealdia
Hiriburuko zinegotzia

2020ko maiatzaren 18a -
Hautetsia: 2020-2026 legealdia
Euskal Hirigune Elkargoko kidea

2017ko urtarrilaren 23a -
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Pirineo Atlantikoak departamenduko kontseilari

2015eko apirilaren 2a - 2017ko otsailaren 27a - Jean-Paul Iribarne
Barrutia: Errobi-Aturri
Hautetsia: 2015-2021 term (departments of France) (en) Itzuli
Hiriburuko auzapeza

2014ko martxoaren 28a - 2020ko maiatzaren 26a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Hiriburuko zinegotzia

2014ko martxoaren 23a - 2020ko maiatzaren 17a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHiriburu1959ko uztailaren 27a (64 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresa exekutiboa eta Q97768463 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna
Euskal Herria Bai
Ezkerreko Mugimendu Abertzalea

Ibilbide politikoa

aldatu

1986ko martxoaren 16ko estatuko Biltzarrerako hautagaia izan zen Ezkerreko Mugimendu Abertzalearen izenean[1].

Hiriburu bere herriko alkatea da 2001eko martxotik. Hautagaitza independente eta anitz baten burua izan zen eta 2008an kargua berretsi zuen. Ipar Euskal Herrian abertzale bat alkatea den udalerririk populatuena da.

Hiriburuko kantonamenduari dagokionez, 1994an Abertzaleen Batasunaren izenean aurkeztu zen baina ez zuten hautatu. 2008an, ordea, kontseilari nagusi atera zen aliantza oso bitxiak egon ziren hauteskundeetan: bera ABko kidea izanik, ABk laguntzen zuen Euskal Herria Baitik kanpo aurkeztu zen[2]; EH Bai, PS eta PCFko hautagaiekin lehiatu zen eta esplizitu edota inplizituki hautagairik aurkeztu ez zuen eskuin frantseszalearen eta hogei urtez kontseilari nagusia izan zen eta PSn ustelkeria kasu batengatik arazoak izan zituen Jean-Pierre Destraderen laguntza izan zuen[3]. Gehiengo osoaz hautatu zuten[4]. 2008tik 2011ra sarritan Pirinio Atlantikoak departamenduan agintean zegoen zentro-eskuineko aliantzarekin batera aritu zen; aldiz, 2011n Kontseilu Nagusi erdia berriztatu ostean PSk presidentetza eskuratu zuen bozketan boz zuria eman zuen[5].

Beste Elkargo batzuei dagokienez, Iriart Errobi-Aturri Herri Elkargoaren burua ere izan zen eta gaur egun Bil Ta Garbi zaborra biltzeaz arduratzen den elkargoko presidentea da[6]. Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko zuzendaritza batzordeko kidea da[7].

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.