Alaia Gaztelumendi Mendarte

Margolaria, muralista eta arte plastikako irakaslea

Alaia Gaztelumendi Mendarte, ALAIART izenez ezaguna (Oiartzun, Gipuzkoa, 1993) margolaria, muralista eta arte plastikoetan irakaslea da.

Alaia Gaztelumendi Mendarte

Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1993 (30/31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Haur hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista plastikoa eta irakaslea

alaiagaztelumendi.com
Facebook: alaiart Instagram: alai_art Edit the value on Wikidata
Alaia Gaztelumendi Mendarte margotzen

Bere unibertso piktorikoa lerroz eta kolorez beterik dago. Lerro jarraiaren bitartez bere emozioak eta interesak azaleratzen ditu. Errepresentazio hauetan, emakumearen irudia eta elementu naturalak presentzia handia dute. Gizaki eta naturaren arteko oreka etengabea bilatuko balu bezala. Erabiltzen duen gama kromatikoari erreparatuz, lur kolore naturalak, okreak eta berdeak nagusitzen dira. Maiz lerroaren eta kolore orbanen arteko erlazioarekin jolaste du esanahi berriak sortze bidean.

Muralismoaren esparruan, oihartzun bereizgarria izan dute gune publikoan jorratu dituen azken proiektuak. Hala nola; “Zaindu ditzagun gure bazterrak” eta “ Putzu Haundira” 2021.  Zeinetan herritarren parte hartzea sustatu baituen espazio urbanoaren trasformazioaren bidean. Komunitatearentzat esanguratsuak bilakatuko diren mural kolektiboak burutzeko asmoz.

Ildo beretik sortu ditu beste bi mosaiko lan 2023ean: Oiartzungo animalimalisten taldearen ideiarekin bat, animaliarik gabeko festak aldarrikatzen duen margo eta azulejoekin egindako mosaiko murala bidegorrian.[1] Bestea Arditurri meategian egin duen 60mko mosaikoa, meatzeetan lan egin zuten gizon eta emakumeei aitortza egin nahian sortu duena.[2]

Alaiaren lanaren beste berezitasun bat teknikaren alorrean topa dezakegu. Margoa eta mosaikoa uztartzen baiditu maiz bere hormetako diseinuetan.

Biografia aldatu

Haurtzaroa aldatu

Oiartzungo Altzibar auzoan jaioa da. Lehen ikasketak Elizalde Herri Eskolan egin zituen. Txikitatik izan du marraztea gustuko Alaiak eta etxean jasotako ereduak asko erraztu dio artearen bidean abiatzeko. Bere gurasoek izan duten artearekiko zaletasunagatik eta bere anaia Dei Gaztelumendi ere diseinu munduan aritzen baita.

Ikasketak aldatu

Batxilergo Artistikoa burutu zuen Donostiako Usandizaga Institutoan 2011an, EHU bitartez Haur Hezkuntza Graduduna (2015) eta Goi-Mailako Teknikaria Ilustrazio Diseinuan eta Arte Plastikoan Bartzelonako Escola Massanaren bitartez, Bartzelona (2017)  

Artearen ibilbidea aldatu

 
 
Beko plazako labaderoa edo gobaraleku eztalia.
 
UDAZ•KENA

2015ean bere lehen mosaiko murala burutu zuen Donostiako Guardetxe Kultur Etxean. Jarraian, Bartzelonara joan zen ilustrazio eta arte plastikoko formakuntza jasotzera eta 2017an, ikasketak bukatuta, Euskal Herrira bueltatu zen ALAIART ezizenarekin bere arte proiektu pertsonala garatzeko asmoz.

 
Animalisten aldeko murala bidegorrian
 
Arditurri meategiko murala

Proiektu honek bere bi bokazioak bilduko zituen, artelan proiektu pertsonalak, batetik, eta arte irakaskuntza, bestetik. 2019an bere lana erakusteko aukera izan zuen Kutxa Kulturreko Artistaren Txokoan eta Posidonia Estudioan, eta 2020an Donostiako Arteuparte Galerian. Urte berean, Gasteizko Mazoka Ilustrazioa Jaialdian aukeratua izan zen estatu mailako beste ilustratzaileekin batera. Muralismoaren esparruan, hasieran aipatu bezela, Oiartzunen burutu dituen bi mural kolektibo dira aipagarriak: “Zaindu ditzagun gure bazterrak[3] eta “Putzu Haundira” 2021[4] Herritarren parte hartzearekin, eta espazio urbanoaren trasformazio bidean, interes soziala duten proiektuak sustatzea ditu gustuko. Lehenaren kasuan haurrak hartu zuten parte herriko ikastetxeekin eta herriko Ludotekarekin koordinazioan; materiala bildu zuten, bisita gidatuak egin ziren muralaren prozesua ikus zezaten eta murala osatzen lagundu zuen eman ziren 8 lantegiren bidez.

Bigarren proiektuan, emakumeen txanda izan zen. Oiartzun herriko guara-lekuaren paretak berritzearekin batera belaunaldi ezberdinetako emakumeen elkarlana sustatu zen, muralaren osatze prozesuaren bueltan, garaiko emakumeen lana ikustarazteko asmoz.

Bestetik, Donostia Kulturak antolatutako 2021eko Altzapain mural topaketan parte hartu zuen Alaiak Euskal Herriko beste 6 artistekin batera.[5] Bertan “Elkar bizi eta hazi” murala osatu zuen Oleta auzoan margoa eta mosaikoaren teknikak uztartuz.

Bide beretik jarraituz, Laudioko Ahalduntze Eskola berriaren murala dugu. Emakumeen borroka feministari lotutako murala sortu zuen herriko adin guztietako emakume/neskekin elkarlanean.[6] Hiru lantegi burutu zituzten eta aurreko proiektuen moduan, birziklatutako azulejoak  erabili zituzten.

2021-22tik Arte Plastiko - Ikusizkoen irakaslea da Errenteriako Herri Arte Eskolan[7] eta bere arte proiektu pertsonala jorratzen jarraitzen du margolaritza eta muralismoaren esparruetan.

Eskultura aldatu

2019tik eskulturaren bidea jorratzen du zeramika erabiliaz. Marrazten dituen diseinuetan oinarriturik, arlo honetan interesatzen zaiona bolumena eta espazio hutsen arteko erlazioarekin jolastea da.

Erreferentziak aldatu

  1. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. Erik, Gartzia(e)ko. (2023-11-28). «Arditurriko mosaikoa osatzeko azken saioa, igandean» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  3. Zaindu Ditzagun Gure Bazterrak (Oiartzun), 2021maiatza-apirila. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  4. Putzu Haundira, 2021. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  5. (Gaztelaniaz) Eguizábal, Amaia. (2021-10-19). «Altza Apain pone color y belleza al barrio» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  6. Laudiok, LAIA Laudio, bere Ahalduntze Eskola, inauguratu du, egitarau zabalarekin 2022-2023 ikasturterako | zuIN. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  7. Arte Plastikozko eta Ikusizko irakaslegoaren posta elektronikoak | Errenteriako Herri Arte Eskola. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).

Kanpo estekak aldatu