Al-Kamil
Al-Kamil Muhammad al-Malik (arabieraz: الكامل محمّد الملك, al-Kāmil Muḥammad al-Malik; 1180 – 1238ko martxoaren 6a) Egipto eta Siriako sultana izan zen ayyubtarren dinastiakoa Goratua izan zen bi gurutzadatan borrokatu zuelako, baina, era berean, kritikatua Jerusalem kristauei emateagatik.
Al-Kamil | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1238 - 1238
1218 - 1238 ← Al-Adil I.a - Al-Adil II (en) →
1200 - 1218 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Kairo, 1180 | ||||||
Herrialdea | Aiubtar leinua | ||||||
Talde etnikoa | Etnia kurdua | ||||||
Heriotza | Damasko, 1238ko martxoaren 6a (57/58 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Al-Adil I.a | ||||||
Ezkontidea(k) | Q85873125 | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Aiubtar leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria eta buruzagi militarra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | sunismoa |
Biografia
aldatuAl-Adil sultanaren semea zen eta, beraz, Saladin I.aren iloba.
1218an, Bosgarren Gurutzadan Damiettako setioan hiria babestu zuen eta bere aita han hil zenean, sultan bihurtu zen.[1]
Al-Kamilek bake eskaintzak egin zizkien gurutzadetara joandakoei, Aita Santuaren legatua zen Pelagio kardinalak ezetsi zituenak, gerra santua egin nahi zuelako nahi eta nahi ez. Al-Kamilek Jerusalem eskaini zien, harresiak berreraikitzea eta Gurutze Santuaren itzulera (ez zeukan arren). Al-Kamilek Asisko Frantziskorekin negoziatu zuen, bakea egiteko.[2]
Al-Kamilek Damietta galdu zuen 1219ko azaroan gurutzatuen esku. Sultana al-Mansurah gotorlekura joan zen, Damiettatik hurbil zegoena.[3] Gerra geldi geratu zen 1221era arte, al-Kamilek berriro bakea eskaini zien gurutzatuei, baina berriro ezezkoa eman zioten arte.[3] Hori horrela, gurutzatuak hegoaldera joan ziren, Kairororantz, baina Al-Kamilek urtegiak ireki zituen eta Niloak gainez egin zuen eta gurutzatuek, ezinbestean, suetena onartu zuten zortzi urtez. Al-Kmailek irailean berreskuratu zuen Damietta.[1][3][4]
Hurrengo urteetan, al-Muazzam anaiarekin elkarbanatu zuen gobernatzeko boterea: anaiak Sirian agindu zuen eta Al-Kamilek Egipton. Seigarren Gurutzada prestatzen ari zenez Frederiko II.a Hohenstaufen enperadorea, Al-Kamilek Jerusalem eskaini zion, Egipto eta Siria arteko estatu tapoia sortzeko.
Al-Muazzam 1227an hil zen, enperadore kristauaz hitzarmena egiteko beharra bertan behera utzi zuena, baina ordurako Frederiko II.a Ekialdera iritsia zen. Al-Kamilen eta bere beste anaia al-Ashrafren artean banatu zituzten Al-Muazzamen aginte lekuak: Palestina osoa eta Transjordaniarekin geratu zen Al-Kamil eta Siriarekin al-Ashraf.[4]
1229ko otsailean, Al-Kamilek hamar urteko su-etena negoziatu zuen Frederiko II.arekin eta Jerusalem eta Leku Santuak eman zizkien kristauei; musulmanek eta juduek debekaturik izan zuten hirira sartzea, leku sakratuetara joateko ez bazen: Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskitara.[5] Kristauek 1187tik ez zuten izan Jerusalem (Saladin I.ak hartu zuenetik) eta, horregatik, Al-Kamilek ez ien utzi harresiak berreraikitzen.[5] Hitzarmenak kristau eta musulman askoren aurkakotasuna jaso zuen: Jerusalemgo patriarka latindarrarena, besteak beste. Hamar urte horietan Al-Kamilek bakea izan zuen kristauekin, baina seljuktarrekin eta khwarezmdarrekin borrokan aritu zen.[6]
1238an hil zen. Bere seme as-Salih Ayyub eta Al-Adil II.a izan ziren ondorengo Sirian eta Egipton hurrenez hurren, baina laster gerra zibila hasi zen. 1239an Federico II.arekin egindako su-etena amaitu zen eta ayyubtarren esku itzuli zen Jerusalem khwarezmdarrek 1244an hartu zuten arte.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Humphreys, R. Stephen. (1977). From Saladin to the Mongols: The Ayyubids of Damascus 1193-1260. SUNY Press ISBN 978-0873952637..
- ↑ Tolan, John V. (2009). Saint Francis and the Sultan: The Curious History of a Christian-Muslim Encounter. Oxford: Oxford University Press.
- ↑ a b c Riley-Smith, Jonathan (ed.). (1990). The Atlas of the Crusades. Times Books, 94 or..
- ↑ a b c Álvarez, Jorge. (2020-07-17). Al-Kamil, el sobrino de Saladino que se entrevistó con San Francisco de Asís y cedió Jerusalén a los cristianos. In La Brújula Verde. .
- ↑ a b Abulafia, David. (1999). The New Cambridge Medieval History: Volume 5, c.1198-c.1300. Cambridge University Press, 576 or..
- ↑ Crusades In Britannica Online Encyclopedia. .