Al-Azhar unibertsitatea

Al-Azhar Unibertsitatea» orritik birbideratua)

Al-Azhar unibertsitatea (arabieraz: جامعة الأزهر الشريف; Al-ʾAzhar al-Šarīf) teologiako xiismoaren eskolatzat sortu zuten, Fatimatar Kalifa-herrian, egungo Egipton, 975. urtean. Ondoren, sunismoaren eskola bihurtu zen, eta egun musulman gehienentzat prestigio handiena duen eskola da.

Al-Azhar unibertsitatea
Datuak
Motaunibertsitatea eta erakunde akademikoa
HerrialdeaEgipto
Jarduera
KidetzaAssociation of African Universities (en) Itzuli eta Agence universitaire de la Francophonie (en) Itzuli
Honen parteAl Azhar Al Sharif (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaarabiera
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaAl Azhar Al Sharif (en) Itzuli
Historia
Sorrera970(e)ko hamarkada
1961
webgune ofiziala
Facebook: AlAzharUniversity Twitter: AlAzharUniv Instagram: alazhar.university Youtube: UCoAuZDZYRdW8JlvK38yDYFA TikTok: Alazharuniversity Edit the value on Wikidata
Al-Azhar meskita, en El Cairo.
Meskita eta unibertsitatea kanpotik ikusita.
Al-Azharreko ikasleak, 1880. hamarkadan.

Historia aldatu

Al-Azhar unibertsitatea edo madrasa, 975ean Fatimar Kalifa-herriak sortu zuen; leinu hori Mahomaren alaba gazteena zen Fatimaren ondorengoak ziren; Fatima az-Zahra izenez ezaguna zen, hau da, «Distiratzailea». Unibertsitateari haren izena eman zitzaion.

Hasiera batean unibertsitateak ikasgai hauek zituen: islamiar legea, fiqh edo jurisprudentzia, arabieraren gramatika, arabiar astronomia, antzinako islamiar filosofia eta logika.[1]

1171n, Fatimarrak boteretik kendu zituzten. Sultan berria, Saladin, sunita zen. Horregatik, unibertsitatearen joera aldatu zuen, sunismoko ikastetxe bihurtuz. Garai horretan, ia mende batez, Al-Azhar ikastetxeak ez zuen unibertsitatetzat funtzionatu. Hala ere, ikasketa erlijiosoek eta hizkuntzalaritzakoek jarraitu zuten.

Mamelukoen Sultanerriaren garaian, 1250etik 1517ra, unibertsitateak bere indarra berreskuratu zuen; eta, musulman munduaren barruan, ardura berriak jaso zituen. Urte horietan musulmanek Al-Andalus eta Erdialdeko Asia galdu zuten. Al-Azhar, orduan, lurralde horietatik ihes egin zuten jakintsuen babesleku bihurtu zen. Ondorioz, unibertsitateak, XIV. eta XV. mendeetan, urrezko aroa ezagutu zuen.

XVI. mendetik aurrera, Otomandar Inperioaren agindupean gelditu zen Al-Azhar. Urte horietan, partikularren emaitzei esker egin zuen aurrera. Otomandarrekin erlijio tolerantzia ezagutu zen eta akademikoek haien ikerketen helburuak era librean aukeratzen zituzten. Hiru mendez, otomandarrek ez zuten turkiar iman bat inposatu, postu hori egiptoarren eskuetan utzita. Independentzia eta tolerantzia horrek mundu osoko ikasle eta irakasle musulmanak erakarri zituen.

1929tik, Al-Azhar unibertsitateak aldizkari bat argitaratzen du. Horren helburua erlijio arauak zabaltzea da, baina baita ere literaturarekin eta legearekin lotutako gaiak ezagutzera ematea.

Ezaugarriak aldatu

Unibertsitateak dituen helburu artean erlijio eta kultura islamiarra zabaltzearena dago. Bertako ulemek edo islamiar ikasketetako espezialistek sunismoren eztabaida eta gatazka guztiei buruzko aginduak ematen dituzte, musulmanek gorde behar duten jarrerari buruzkoak. Adibidez, orain gutxi, emakumeen genitalen mutilazioaren debekuarena zabaldu dute.

Al-Azharren ikasketa programetan erlijioaren agerpena erabatekoa da. Koranaren ikasketari eta Mahomari buruzko tradizioei garrantzi berezia ematen zaizkio, esaterako. Halaber, egungo zientziaren arlo desberdinak irakasten dira. 1961ean Medikuntza eta Ingeniaritza fakultateak sortu ziren.

Al-Azhar unibertsitatean Egiptoko ikasleak jasotzen dira baina baita ere beste herrialdetako asko; kanpotar horietatik gehien-gehienak ez dira Mendebaldekoak. Kanpotik etorritako ikasle horiek bertakoek dituzten eskubide berdinak dituzte.[2]

Fakultateak aldatu

Gaur egun Al-Azhar unibertsitateak, Kairon ez ezik, Egiptoko beste hainbat hiritan ere baditu egoitzak, besteak beste Asiuten, Zaqaziqen, Tantan, Mansuran, Shibin el-Komen, Damanhurren, Girgan, Qinan, Aswanen, Damietan eta Alexandrian. Gizonezkoak eta emakumezkoak bereizita daude.[3]

Kairoko fakultateak, gizonentzakoak:

  • Islamiar Teologiako fakultatea.
  • Legeetako eta Islamiar Jurisprudentziako fakultatea.
  • Arabierako fakultatea.
  • Arabiar eta Islamiar Ikasketetako fakultatea.
  • Islamiar Predikuko fakultatea.
  • Hezkuntzako fakultatea.
  • Hizkuntzetako eta Itzulpengintzako fakultatea.
  • Zientzietako fakultatea.
  • Medikuntzako fakultatea.
  • Farmaziako fakultatea.
  • Odontologiako fakultatea.
  • Nekazaritzako fakultatea.

Kairoko fakultateak, emakumeentzakoak:

  • Arabiar eta Islamiar Ikasketetako fakultatea.
  • Humanitateetako fakultatea.
  • Zientzietako fakultatea.
  • Medikuntzako fakultatea.
  • Merkataritzako fakultatea.

Unibertsitatearekin lotura izan duten pertsona ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hugh Goddard: A History of Christian-Muslim Relations, Edinburgh University Press, 2000. ISBN 074861009X
  2. (Ingelesez) Mary Elizabeth Devine, ed. (1998). International Dictionary of University Histories. Routledge. 12 or. ISBN 978-1884964237.
  3. (Ingelesez) University of Al-Azhar

Kanpo estekak aldatu