Azken hamarkada hauetan gizarte pentsamenduan jaio den teoriarik bereziena dela esan liteke. Bere ezaugarri propioak direla medio, gizartea pentsatzeko modu berria garatu du, Bruno Latour moduko pentsalarien lanari esker, besteak beste. Zientzia eta teknologiari buruzko ikerketa garaikidearen emaitza dugu, eta bere ekarpen interesgarrienak, hiru kokapen kritiko dituela azpimarratu genezake:

1 - Gizarte gaietara hurbiltzeko historian zehar egon izan den mikro-makro dikotomia gainditzen saiatzen da. Aktoreek euren ekintzak burutzen ditutzen momentuan bertan ikertzea du jopuntu, alegia, teknozientziaren ekoizle eta produktuak ikertzeak berehalakotasuna eskatuko du.

2 - Hetereogeneoak diren harreman sareetan murgildurik gaudela diosku; era honetan, geure eguneroko jarduerak ulertzeko ez du egitura sozial handietan azalpenik bilatzen, geure harreman sareek (izan norbanako edo materiarekin) osatzen dituzten objektu edo muntaketetan baizik. Muntaketa horietan egongo da gizarte errealitatea hobeto ulertzeko funtsa.

3 - Azkenik, esango digu aktore-sareen teoriak, gizarte zientziek gizarte errealitatea azaltzeko erabili izan dituzten "azalpen kausalak", aktoreen artean dauden harreman jakin batzuen ondorio dira. Horrenbestez, gizarte zientzietatik eman zaizkigun azalpen hauek arazo dira bere horretan, aztertu eta xehetu beharreko zerbait, azalpena bainoago.

Kanpo estekak

aldatu