Ireki menu nagusia

HistoriaAldatu

Akita prefektura antzinako Dewa eta Mutsu probintzien bat egitetik sortu zen.

GeografiaAldatu

Hontsu uharteko iparraldean dago, eta mendebaldean Japoniako itsasoa du. Gainerako mugakideak prefektura hauek dira: Aomori iparraldean, Iwate ekialdean, Miyagi hego-ekialdean eta Yamagata hegoaldean.

Prefekturak forma errektangularra du; iparraldetik hegoaldera 181 km luze da, eta 111 km mendebaldetik ekialdera. Ōu mendiek prefekturaren ekialdeko muga eratzen dute, eta Dewa mendiak, garaiagoak, prefekturaren erdialdarekiko paraleloak dira. Japoniako iparraldeko leku gehienetan bezala, neguak hotzak izaten dira.

Kostaldean, Oga penintsula da nabarmentzen da.

EkonomiaAldatu

Tōhoku eskualdean ohikoa den moduan, jarduera tradizionalak dira nagusi: nekazaritza, arrantza eta basogintza. Gazte jendeak Tokiora eta beste hiri handietara emigratzen du. Akita prefekturak du Japoniako populazio-gainbeherarik handiena. Bigarren Mundu Gerraren amaieran baino biztanle gutxiago ditu gaur egun. Eta oso txikia da, halaber, haurren portzentajea populazio osoarekiko.

Akitako arrozak eta sakeak ospe handia dute.

Banaketa administratiboaAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

Kanpo-loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akita (prefektura)