Akimotoita (MgSiO3) ilmenitaren taldeko mineral oxido bat da. Syun-iti Akimoto geologo japoniarraren omenez dauka izena.

Infotaula de mineralAkimotoita
Ezaugarri orokorrak
Kategoriamineral oxidoa > ilmenita taldeko minerala
FormulaMgSiO₃
Nickel-Strunz sailkapena4.CB.05
Sistema kristalinokristal-sistema trigonal
Talde espazialspace group R-3 (en) Itzuli
EponimoaShun'ichi Akimoto (en) Itzuli
Aurkikuntza-lekuaTenham meteorite (en) Itzuli
Identifikazioa

Ezaugarriak

aldatu

Akimotoita magnesiodun metasilikato bat da, sistema kristalino trigonalean kristaltzen duena. Aluminioa izan dezake, kopuru txikietan. Bridgmanitaren mineral dimorfoa da eta geikielitaren presio altuko siliziozko analogoa.

Egitura

aldatu

Kristal egitura ilmenitaren antzekoa da (FeTiO3) Si eta Mg atomoekin oktaedroak betetzen oxigenoarekin. Silizio eta Magnesio oktaedroak c-ardatzan zehar modu alternoan lerratzen dira. Bere talde espaziala R3 (trigonala) da, a = 4.7284 Å; c = 13.5591 Å; V = 262.94 Å3; Z = 6 parametroekin.[1]

Okurrentzia

aldatu

Uste denez akimotoita mineral garrantzitsua da mantuan, 600-800 kilometroko sakonera inguru, plaken tektonikaren ondorioz subdikzioz hotzagoak diren plaka zatiak mantora iristen diren lekuan. Akimotoita elastikoki anisotropoa da, eta goi eta behe-mantoaren arteko trantsizio sismiko anisotropoaren azalpen gisa aurkeztua izan da[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. Horiuchi, H., Hirano, M., Ito, E., and Matsui, Y. (1982) MgSiO3 (ilmenite-type): single crystal X-ray diffraction study. American Mineralogist, 67, 788-793
  2. (Ingelesez) Shiraishi, Rei; Ohtani, Eiji; Kanagawa, Kyuichi; Shimojuku, Akira; Zhao, Dapeng. (2008-10-02). «Crystallographic preferred orientation of akimotoite and seismic anisotropy of Tonga slab» Nature 455 (7213): 657–660.  doi:10.1038/nature07301. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).

Kanpo estekak

aldatu