Akelarrea (Goya, 1823)

Artikulu hau Goyaren 1798ko margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akelarre (argipen)».

Akelarrea edo Aker Handia (gaztelaniaz, El aquelarre edo El gran cabrón) Francisco Goyak 1820-1823 bitartean egindako freskoa da.

Akelarrea
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Sorrera-urtea1820(e)ko hamarkada
IzenburuaEl aquelarre, El gran cabrón eta Witches’ Sabbath (The Great He-Goat) (from The Black Paintings)
Mugimenduaerromantizismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak140 (altuera) × 438 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daMargolan Beltzak
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP000761

Deabrua aker eta gizakiaren arteko irudi batean agertzen da, soslaiez, ilargi betearen azpian sorgin itsusi eta itxuragabetuen bilkura baten burutzan. Sorginak dardarka daude haren aurren, beldurraren beldurrez.

Goyak 75 urterekin margotu zuen, bakarrik eta etsipenez bizi zelarik. Margolan Beltzetako bat, etxeko hormen gainean dago egina. Besteek bezala, Goyaren nahigabea islatzen du margolan honek.

Kanpo estekak aldatu