Akaleia
Zumaiako musikaria
Akaleia | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jaioterria | Zumaia (Gipuzkoa) | |
Jaiotza data | 1999 | |
Musika mota | pop, elektronikoa | |
Urteak | 2002 - |
Akaleia Zumaiako Oihana Rodriguez abeslariaren proiektu musikala da. 2022an hasi zen bakarka abesten eta pop musika elektronikoa egiten du[1].
Ibilbidea aldatu
Hainbat taldetan aritu izan zen batez ere teklatuak jotzen[2] eta Musikenen konposizio ikasketak hasi zituen. 2022an abiatu zuen Akaleia proiektua "Gizakia eta pertsona" bideokliparekin. 2023an bigarren singlea sortu zuen, "Nork!" eta urte berean lehenengo disko luzea atera zuen, Ondoloin[3]. 2024ko MIN sarietarako hautagaia izan zen[4].
Kontzertuak banda batekin egiten ditu.
Diskografia aldatu
- Ondoloin (2023)[5]
Erreferentziak aldatu
- ↑ «AKALEIA zumaiar artista ezagutu dugu» EITB 2023-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ «AKALEIA» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Akaleia» KATAPULTA - Plataforma 2024-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ «Akaleia, MIN sarietan euskarazko disko onenaren saria jasotzeko hautagai -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ «Ondoloin» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).