Ajatar finlandiar mitologian (baita ere Aiatar, Ajattaro edo Ajattara) "basoetako deabrua" bezala ezagututako espiritua da. Espiritu gaiztoa da, emea, eta herensuge moduan agertzen da. Esaten da deabruaren beraren ama dela. Gaixotasunak eta izurriteak zabaldu egiten ditu. Nahikoa da begiratzea gaixotzeko eta sugeei bularra emateko. Lituaniako Aitvarasekin eta Estoniako Ai, Äijo edo Äijattar-rekin lotuta dago. Babiloniako jainkoen eta jainkosen ama den Tiamatekin badu ere antza handia.[1]

Etimologikoki, "ajatar" finlandieraren ajattaa aditzatik dator, "segi arazi", "atzetik joan".

Erreferentziak aldatu

  1. Rose, Carol M. Spirits, Fairies, Leprechauns, and Goblins: An Encyclopedia. New York: W. W. Norton & Company. ISBN 0-393-31792-7.

Kanpo estekak aldatu