Ireki menu nagusia

Aitziber Sarasola (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko azaroaren 4a - Iruñea[1], Nafarroa, 2014ko abenduaren 21a) nafar politikari eta euskaltzalea izan zen.

Aitziber Sarasola
Bizitza
Jaiotza Tolosa1973ko azaroaren  4a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Iruñea2014ko abenduaren  21a (41 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria

BiografiaAldatu

1973an jaio zen Tolosan baina Iruñean bizi zen. 2007tik 2010ra bitartean, euskaltegi sareko irakasle izateaz gain, AEKko Nafarroako koordinatzailea izan zen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bilduko parlamentari Nafarroako Parlamenturako hautatu zuten. Bestalde, Nafarroako Hitzan kolaboratzaile moduan aritu zen[2].

Nafarroako Parlamentuan, euskararen aldeko lan eta jarrerarengatik nabarmendu zen. 2012an, urdaileko minbizia diagnostikatu zioten, eta 2013an parlamentura itzuli bazen ere, parlamentari jarduna utzi behar izan zuen, berriro gaixotuta[2].

ErreferentziakAldatu

  1. Grupos Parlamentarios Nafarroako Parlamentua
  2. a b «Aitziber Sarasola EH Bilduko parlamentaria hil da», Berria, 2014-12-22