Aita santu

Aita santua» orritik birbideratua)

Aita santua (latinez Papa, «aita»; grekeraz παπάς, pappas,[1] «apaiza»), pontifex maximus modura ere ezaguna, Erromako apezpiku eta Eliza Katolikoko buru espirituala da, bai eta Egoitza Santuaren estatuburu.[2] 1929. urtetik aurrera, aita santuak Vatikano Hiriko Jauregi Apostolikoan du erresidentzia ofizial, Erromako (Italia) barrendegi den hiri-estatua.[3] Gaur egungo aita santua Frantzisko da, 2013ko martrxoaren 13an hautatua, Benedikto XVI.aren atzetik.[4]

Erromako Apezpikua
Pontifex maximus
Aita Santua
KATOLIKOA
Frantzisko Aita Santua Erroman, 2014.


Erromako Apezpikuaren armarria

Titularra:
Frantzisko
2013ko martxoak 13 hautatua
DotoreziaBerorren santutasuna
Bizilekua
Probintzia eklesiastikoaErromako Probintzia Eklesiastikoa
EgoitzaJauregi Apostolikoa, Vaticano Hiria
Informazioa
LehenaPetri, Katolizismoaren arabera
IzendapenaEliza Katolikoa
EzarpenaI. mendea
ElizbarrutiaErroma
KatedralaSan Joan Laterangoaren basilika
GobernuaEgoitza Santua
Apezpiku emerituaBenedikto
Web-orria
Egoitza Santua
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Eliza Katolikoaren agintari gorena da aita santua. Bideo honetan horren santu ere izan ez diren zortzi jasotzen dira.

Apezpiku-egoitzaren eskumenari Egoitza Santua deritzo, Vatikano Hiriarenegitasmo burujabea dena eta nazioarteko zuzenbidean parte hartzen duena, 1929. urtetik aurrera, urte horretan Italiak eta Vatikano Hiriak sinaturiko Laterango Itunen ondorioz, independentzia diplomatiko eta espiritual tenporal bat emanez hiri-estatuari.

Katolikoen arabera, zeregin hori San Petri apostoluaren ondorengo izatetik datorkio, Kristoren ordezko baita lurrean (Vicarius Christi). Aulki Santuaren burua da (Sancta Sedes). Jatorriz "Pedroren ordezko" titulua zeukaten, baina 495. urteko sinodoaren ondoren Gelasio I.a aita santuak "Kristoren ordezko" titulua sortu zuen, Pedroren ondorengoak Elizako patriarken gainean zuen estatusa agertarazteko. Aita santu titulua Martzelinok erabili zuen lehen aldiz 304. urtean. XI. mendetik aurrera, titulua Erromako apezpikuarentzako bihurtu zen soilik (Gregorio VII.aren ondoren). Aita santuek garrantzi oso handia dute, gehien iraun duen egitasmoetarikoa delarik Egoitza Santua.[5] Garai zaharretan, aita santuek Kristautasuna hedatzen lagundu zuten, bai eta doktrina-arazo ezberdinen konponbideak bilatu zituzte ere.[6] Erdi Aroan, funtsezko funtzio sekularra bete zuten Europako Ekialdean, errege katolikoen arteko jokozain modura, askotan.[7][8][9] Gaur egun, fede kristauaren zabaltzearen defentsaz gain (bai eta doktrina kristauarena ere), aita santuak ekumenismoan, erlijioen arteko elkarrizketetan, karitatean eta giza eskubideen defentsan lan egiten dute.[10][11]

Historiako zenbait tartetan aita santutzak garrantzia edukiaz at botere tenporala eduki du, garai hartako gobernante ezberdinekin berdinen arteko erlazioa lortu zelarik, botere sekularrari dagokionez. Halere, azken mendeetan, botere tenporal hau murrizpen joan da gaur egun ia modu esklusiboan afera erlijiosoetara mugatzen delarik aita santutza.[6] Modu kontrajarrian, aita santuek botere eta autoritate espirituala geroz eta handiagoa izan da, denbora zehar, 1870. urtean Aita Santuaren hutsezintasunaren dogmaren aldarrikatzearekin gorenera iritsiz, moralaren edo fedearen inguruko definizio formal bat eskaintzeko aita santuak ex catedra hitzegiten dueneko kasu puntual horietarako (literalki, "Petriren aulkitik").[6] Gaur eguneraino, Aita Santua mundu osoko pertsonarik boteretsuenetarikoa konsideratzen da, 1,300 milioi katoliko baino gehiagoren influente diplomatiko, kultural zein espiritual izatearen ondorioz.[12][13] Era berean, mundu osoko eta Gobernu baten kide ez den hezkuntza-hornitzaile nagusia da, bai eta osasun-hornitzaile handi[14] zein karitate-sare izugarriduna.

Aita santua kardinalek Kapera Sixtinoan osatutako konklabean erabakitzen da. Behin hautaketa egin eta gero, jendaurrean iragartzen da, Habemus Papam formula erabiliz.

Historia

aldatu

Titulua eta etimologia

aldatu

Ingeleseko pope terminoa greziarreko πάππας (páppas)-etik dator, "aita" esanahaia duena. Kristautasunaren lehen mendeetan, titulu hau apezpiku eta bestelako elizjende zahar guztiei jartzen zitzaien, bereziki ekialdean,[15] XI. mendean Erromako Apezpikuaren titulu bereizgarria bilakatu zen arte.[16][17][18][19][20] Gaur egun duen konnotazioarekin Aita Santu titulu bereizgarri modura eduki zuen lehen gizona garai hartarako jada hilik zegoen Alexandriako Heraclas dugu (232–248).[21] Ingeleseko pope terminoaren lehen erabilerara ailegatzeko, X. mendearen erdi-alderaino bidaiatu beharko dugu, non Vitalianori egingo zaion erreferentzia, VII. mendeko Aita Santu erromatarrari, Beda-ren Historia ecclesiastica gentis Anglorum obraren Ingeles Zaharrean dagoen itzulpen batean.[22]

Elizaren barruko kokapena

aldatu

Eliza Katolikoak esaten duen legez, ekintza pastorala (Elizaren artzaintza, nolabait esatearren) apostoluek burutzen zuten, Petri buru zuten talde edo "eskola" bat osatzen zutenak. Gaur egun, talde hori apostolu hauen ondorengoek osatzen dute, apezpikuek, Erromako Apezpikua (Aita Santua) buru bezala.[23] Hemendik, hain zuzen ere, eratortzen da aita santuaren beste izenetako bat: goreneko apezpiku edo, latinez, pontifex maximus.

Eliza Katolikoaren irakaskuntzekin jarraituz, Eliza Katolikoaren arabera Jesus izan zen, pertsonalki, Petri Elizaren buru izendatu zuena. Era berean, Eliza Katolikoaren dogma den Lumen gentiumak argi uzten du apostoluen eta apezpikuen arteko ezberdintasuna, azkenekoak lehenengoen ondorengo modura aurkeztuz, Aita Santua Petriren ondorego modura, Petri apostoluen buru zen moduan Aita Santua apezpikuen buru izateko.[24]Historialari batzuek, ontzat hartzen den Petri Erromako lehen apezpikua zenaren ideia baztertu edo, gutxienez, zalantzan jartzen dute, Erromako Egoitza Santuaren inguruko datu zaharrenak III. mendekoak direla kontuan harturik.[25] Elizako Guraso den Ireneo Lyongoak idatzi bezala (k.a. 180. urtean, gutxi gorabehera), Petrik Erromako Eliza "eraiki eta antolatu" zueneko ustea agertzen da.[26] Era berean, San Irineo kontuan hartu gabe, hasierako Eliza Erromatarrean jada Petriri buruz hitz egiten da. Hala, Klemente I.ak, 96. urte aldera korintoei idatzitako gutun batean,[27] Erroman ematen den kristauen aurkako jazarpenak "gure garaiko gatazka" modura izendatzen ditu, korintoei bere heroiak aurkeztuz: "lehenik, hoberenak eta, sinpleki oinarrienak", Petri eta Paulo, "apostolu onak". Ignazio Antiokiakoak, Klemente I.ak baino gutxi ostera, Smyrna-ko hiritik mezu bat idatzi zuen ere erromatarrei, berak, Petri eta Paulo ez bezala, aginduko ez zienaren mezua helaraziz.[28] Aipaturikoetan eta bestelako frogetan oinarriturik, Konstantino Handiak eraikitako "San Petri Zaharraren Basilika" bezala, Petriren hilobiaren kokalekuan, aditu askok bat egiten dute Neronen boterepean martirizatua izan zela pentsatuz, beste batzuek martiria Palestinan jasan zuela defendatzen duten bitartean.[29][30][31]

I. mendeko Kristau-komunitateek, presbitero-apezpiku talde bat edukiko luke euren maila lokaleko elizen buru modura. Pixkanaka, apezpikutzak metropoli-mailan instituzionalizatzen hasiko dira, modu finkoan.[32] Ustez, Antiokia hiriak (Antzinako Siria) Erroman baino lehen garatu zukeen halako lehen estruktura mailakatu bat.[32] Erroman, apezpiku egokia zirela esaten zuten ugari agertu ziren arren, San Ireneok apezpiku-lerro bakarra onartu zuen Petri-ren oinordeko modura (Viktor I.aren lerroa, hain zuzen), aipaturiko Petri-ren garaietatik garai hartarainoko apezpiku-lerro bakar hura argitaratuz.[33] Idazle batzuen arabera, Erromako Apezpiku bakarraren figura ez da II. mendearen erdialderaino agertuko. Euren ustetan, beraz, Lino, Kleto eta Klemente I.a ez lirateke, zentzu hertsian, Aita Santu izango, baizik eta aipaturiko presbitero-apezpiku talde horretako izen nabarmenak.[25]

I. mendeko eta II. mendearen hasierako dokumentuen arabera, Erromako Apezpikuak nolabaiteko nagusitasuna zuen Elizaren barruan, Antiokiako hiriko apezpikuak (edo aitalehenak) Erromako Apezpikua "berdinen arteko nagusi" modura deskribatu zuen,[34] nagusitasun horrek zer eman nahi duen aditzera, gaur eguneraino, ezjakina den arren.[35]

Kristautasun goiztiarra (c. 30–325)

aldatu

Hasiera batean bada ere, "apezpiku" eta "presbitero" sinonimotzat hartzen ziren.[36] Lehen eta bigarren mendeen artean, maila lokaleko eliztarrak apezpiku eta presbiteroek kontrolatzen zituzten, bi karguen arteko solapazio bar sortuz.[37] Batzuren ustez, "ez dago aurkituko, Erroman, apezpiku 'monarkikorik' II. mendearen erdialdetik atzera... eta seguraski beranduago [joan beharko gara hura aurkitzeko]".[38] Beste jakitun batzuen ustez, bestalde, eta Ignazio Antiokiakoak zein San Irineok idatzita utzi zuten Aita Santuen ondorengotza-lerroari erreferentzia eginez, aipaturiko posizio honekiko modu kontrajarrian azalduko dira.[39] Dena dela, aipagarria da ere aipaturiko bi apezpikuen helburua, erregistro 'historiko' horiek idazterakoan, Aita Santuen etengabeko ondorengotza-lerro bat erakustea bazen, zentzua dauka pentsatzeak halako idazleek euren ideien defentsarako erregistroa burutuko luketela. Hala, esan beharra dago ez dagoela objektiboa den dokumentu substantzialik honen inguruan. Aipaturiko ondorengotza-lerroaren defentsan, aipagarria da, lehenengo elizbatzar ekumenikoetan ere, elizbatzarrak Erromako Apezpikuei aitortzen dien garrantzi berezia.[40]

Aro Kristau goiztiarrean, Erroma eta bestelako hiri gutxi batzuek mundu-mailako Elizaren buru zirela aldarrikatzen dute. Santi Zintzoak (James the Just), "Jainkoaren anaia" modura ezaguna, Jerusalemeko elizaren buru modura jokatu zuen, tradizio Ortodoxoaren "Ama Eliza" modura ezaguna gaur eguneraino. Bestalde, Alexandria, ikasketa juduetako zentro bat izatetik, kristautasunaren ikasketarako zentro bilakatuko da. Baina Erroma izango da, bereziki, hasierako era apostolikoan jendetza handiena izango duen hiria, Paulo apostoluak, Erromatarrei egindako epistola liburuan (Bibliako Itun Berriko zatia) aipatu bezala.

Lehen mendean zehar (c. 30–130), Erroma mundu-mailako Kristautasunaren erdigune modura aintzatetsia izan zen, berebiziko garrantziduna. Klemente I.ak, lehen mende honetan, Korintoar Elizari epistola bat idazten dio, gatazka nagusi batean hitza hartuz eta lehenago ezer ere ez egiteagatik barkamena eskatuz.[41] Dena den, erreferentzia oso gutxi agertzen dira garai hartako Erromako Egoitza Santuaren aita santuaren primatuaren inguruan (authoritative primacy modura ere ezaguna).

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «pope - Dictionary definition and pronunciation - Yahoo! Education» web.archive.org 2011-06-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  2. (Ingelesez) «Catechism of the Catholic Church - IntraText» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  3. (Ingelesez) «State and Government» web.archive.org 2010-07-22 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  4. (Ingelesez) «News from The Associated Press» web.archive.org 2013-03-15 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  5. Collins, Roger. Keepers of the keys of heaven: a history of the papacy. Introduction (One of the most enduring and influential of all human institutions, (...) No one who seeks to make sense of modern issues within Christendom – or, indeed, world history – can neglect the vital shaping role of the popes.) Basic Books. 2009. ISBN 978-0-465-01195-7
  6. a b c Wetterau, Bruce. World history. New York: Henry Holt & co. 1994.
  7. Faus, José Ignacio Gonzáles. "Autoridade da Verdade – Momentos Obscuros do Magistério Eclesiástico". Capítulo VIII: Os papas repartem terras – Pág.: 64–65 e Capítulo VI: O papa tem poder temporal absoluto – Pág.: 49–55. Edições Loyola. ISBN 85-15-01750-4. Embora Faus critique profundamente o poder temporal dos papas ("Mais uma vez isso salienta um dos maiores inconvenientes do status político dos sucessores de Pedro" – pág.: 64), ele também admite um papel secular positivo por parte dos papas ("Não podemos negar que intervenções papais desse gênero evitaram mais de uma guerra na Europa" – pág.: 65).
  8. Jarrett, Bede (1913). "Papal Arbitration" . In Herbermann, Charles (ed.). Catholic Encyclopedia. New York: Robert Appleton Company.
  9. Adibidez, Mundu Berriko kolonizazioan. Ikus Tordesillasko Ituna eta Inter caetera.
  10. istória das Religiões. Crenças e práticas religiosas do século XII aos nossos dias. Grandes Livros da Religião. Editora Folio. 2008. Pág.: 89, 156–157. ISBN 978-84-413-2489-3
  11. (Portugesez) «Papa - funções, igreja católica, vestimentas, primeiro papa» www.suapesquisa.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  12. (Ingelesez) «THE ROLE OF THE VATICAN IN THE MODERN WORLD» web.archive.org 2005-05-04 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  13. (Ingelesez) «The World's Most Powerful People 2018» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  14. Agnew, John (2010-02-12). "Deus Vult: The Geopolitics of Catholic Church". Geopolitics. 15 (1): 39–61. doi:10.1080/14650040903420388.
  15. "Pope", Oxford Dictionary of the Christian Church, Oxford University Press, 2005, ISBN 978-0-19-280290-3
  16. (Ingelesez) Evangelical dictionary of theology. (2nd ed. argitaraldia) Baker Academic 2001 ISBN 0801020751. PMC 46998739. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  17. (Ingelesez) A brief history of the Western world. (9th ed. argitaraldia) Wadsworth Thomson 2005 ISBN 0534642365. PMC 56551577. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  18. (Ingelesez) The Eucharistic prayers of the Roman rite. Liturgical Press 2004 ISBN 0814660789. PMC 506737586. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  19. (Ingelesez) A history of the popes : from Peter to the present. Sheed & Ward 2010 ISBN 9781580512275. PMC 318421403. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  20. (Ingelesez) Papal primacy : from its origins to the present. Liturgical Press 1996 ISBN 081465522X. PMC 34576653. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  21. Eusebius, Historia Ecclesiastica VII liburua, 7.4 kapitulua
  22. "pope, n.1". Oxford English Dictionary Online. 2011ko iraila. Oxford University Press. 2011-11-21
  23. (Ingelesez) «Catechism of the Catholic Church - Christ's Faithful - Hierarchy, Laity, Consecrated Life» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  24. (Ingelesez) «Lumen gentium» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  25. a b (Ingelesez) The Roman Catholic church : its origins and nature. Paulist Press 1997 ISBN 0809137402. PMC 37155878. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  26. (Ingelesez) A new Eusebius : documents illustrative of the history of the church to A.D. 337. ISBN 0281008027. PMC 381792. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  27. «THE LETTER OF ST. CLEMENT OF ROME TO THE CORINTHIANS» The Apostolic Fathers (The Fathers of the Church, Volume 1) (Catholic University of America Press): 3–58. 2010-04-01 ISBN 9780813211015. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  28. «Ignatius to the Romans» Ignatius of Antioch (Fortress Press): 163–192. 2016-05-18 ISBN 9781506421513. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  29. O'Connor, Daniel William (2013). "Saint Peter the Apostle". Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. p. 5. [M]any scholars… accept Rome as the location of the martyrdom and the reign of Nero as the time.
  30. Zeitschr. fur Kirchengesch. (in German), 1901, pp. 1 sqq., 161 sqq
  31. The Secrets of the 12 Disciples, Channel 4, transmitted on 23 March 2008.
  32. a b (Ingelesez) O'Grady, John F.. (1997). The Roman Catholic church : its origins and nature. Paulist Press ISBN 0809137402. PMC 37155878. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  33. (Ingelesez) A new Eusebius : documents illustrative of the history of the church to A.D. 337. S.P.C.K 1957 ISBN 0281008027. PMC 381792. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  34. Chadwick-en The Early Christian Church-etik
  35. "From an historical perspective, there is no conclusive documentary evidence from the 1st century or the early decades of the second of the exercise of, or even the claim to, a primacy of the Roman bishop or to a connection with Peter, although documents from this period accord the church at Rome some kind of pre‑eminence" (Emmanuel Clapsis, Papal Primacy, Orthodoxy in Conversation-eko erauzkina (2000), p. 110); and "The see of Rome, whose prominence was associated with the deaths of Peter and Paul, became the principle center in matters concerning the universal Church" (Clapsis, p. 102). The same writer quotes with approval the words of Joseph Ratzinger: "In Phanar, on 25 July 1976, when Patriarch Athenegoras addressed the visiting pope as Peter's successor, the first in honor among us, and the presider over charity, this great church leader was expressing the essential content of the declarations of the primacy of the first millennium" (Clapsis, p. 113).
  36. Oxford Dictionary of the Christian Church, (1997) 2005eko edizio berritua, 211.orria : "It seems that at first the terms 'episcopos' and 'presbyter' were used interchangeably".
  37. Cambridge History of Christianity, lehenengo bolumena, 2006, "The general consensus among scholars has been that, at the turn of the first and second centuries, local congregations were led by bishops and presbyters whose offices were overlapping or indistinguishable."
  38. Cambridge History of Christianity, lehenengo bolumena, 2006, 418. orria
  39. Ikus San Irineoren Against Heresies (III. liburua, 3. kapitulua)
  40. Harrison, Brian W. (1991-01). "Papal Authority at the Earliest Councils". This Rock. Catholic Answers. 2 (1). Originaletik gordea 2011ko ekainaren 29an.
  41. Chadwick, Henry. Oxford History of Christianity, Oxford University Press: "Towards the latter part of the 1st century, Rome's presiding cleric, named Clement, wrote on behalf of his church to remonstrate with the Corinthian Christians who had ejected clergy without either financial or charismatic endowment in favor of a fresh lot; Clement apologized not for intervening but for not having acted sooner. Moreover, during the 2nd century the Roman community's leadership was evident in its generous alms to poorer churches. About 165, they erected monuments to their martyred apostles, to Peter in a necropolis on the Vatican Hill, to Paul on the road to Ostia, at the traditional sites of their burial. Roman bishops were already conscious of being custodians of the authentic tradition of true interpretation of the apostolic writings. In the conflict with Gnosticism Rome played a decisive role, and likewise in the deep division in Asia Minor created by the claims of the Montanist prophets."

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu