Aisha Abdelrahman, izengoitiz Bint al-Shati, (Dumyat, Egipto, 1913ko azaroaren 18a - Kairo, Egipto, 1998ko abenduaren 1a) arabiera idazlea eta literatura irakaslea izan zen.

Aisha Abdelrahman

Bizitza
JaiotzaDamietta1913ko azaroaren 18a
Herrialdea Egipto
HeriotzaKairo1998ko abenduaren 1a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Amīn Khūlī (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
katedraduna
masterra
Doktorego ikaslea(k)Sadeq Naihoum (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, mufassir (en) Itzuli, saiakeragilea, kazetaria eta akademikoa
Enplegatzailea(k)Al-Qarawiyyin Unibertsitatea
Ain Shams University (en) Itzuli  (1962 -  1970)
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Dumyateko Erlijio Institutuko irakaslea zuen aita eta ama berriz analfabetoa zen, baina hari esker sartu zuten Aisha eskolan, eta aitaren iritziaren kontra bazen ere, Mansura hirira bidali zuten ikasketak sakontzera. Ondoren, Kairoko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1939. urtean lortu zuen arabierako graduazioa, eta master-titulua eskuratu zuen 1941ean. Hurrengo urtean Egiptoko Hezkuntza ministerioan sartu zen, baina 1950. urtean doktoregoa eskuratu ondoren arabiar literaturako irakasle gisa hasi zen lanean Ain Shans Unibertsitateko Emakumezkoen Unibertsitate Eskolan.

Irakaslea ez ezik, idazlea ere bazen, ordea. Antzinateko emakume musulmanen biografiak idatzi zituen, adibidez Mahoma profetaren amaren, alargunen eta alaben biografiak, baina ospe handiagoa eman zioten literatura-kritikako lanek, besteak beste Egiptoko landa (1936), Nekazarien arazoa (1938), Arabiar emakume olerkari garaikideak (1963).

Erreferentziak aldatu