Ainize Barea

bizkaitar futbolaria

Ainize Barea Núñez, ezaguna Peke edo Peke Barea ezizenaz (Arrigorriaga, 1992ko urtarrilaren 25a) bizkaitar futbolaria da, aurrelari jokatzen duena. Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Deportivo Abanca futbol-taldean jokatzen zuen eta 2021eko udan lau denboraldirako sinatu zuen Lehen Mailako Athletic Club-en.[1][2]

Ainize Barea
Bizitza
JaiotzaArrigorriaga1992ko urtarrilaren 25a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Santa Teresa CD /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,55±0,001 metro

Biografia aldatu

Ainize Bareak hamabi urte bete arte futbolean aritzeaz gain, pilotan aritzen zen,[3] beraz, CD Ugaora iritsi baino lehen hasi zen futbolean jolasten. Han jaso zuen Peke ezizena, hiru Ainize baitzeuden taldean.

Kirol-karrerarekin batera, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak egin zituen.[4]

Ibilbidea aldatu

Euskal Ligan zortzi urte eman ondoren, Badajozeko C. D. Santa Teresarekin jokatu zuen lehenengo aldiz Lehen Mailan. Eskuineko belauneko lesio batekin hasi eta ebakuntza egin behar izan zuen 2016ko martxoan, eta, ondoren, urrira arte jokotik kanpo egon zen.[5]

2018-an Deportivo taldera joan zen. Han zenbait posiziotan jokatu zuen, muturrekoan, erdiko-erasotzailean... Gero aurrelari posizioa hartu arte. R.C. Deportivoren goleatzaile historiko nagusia da[6] Estefanía Pabst gainditu ondoren. Lehen Mailara itzuli zenetik, hainbat izan dira Espainiako selekzioan kokatzen duten zurrumurruak, bereziki 10 egunetan jarraian hiru "hat-trick" segituan lortu zituenean. Espaniako selekzioko hautatzaileak, egoera ikusi zuenean, Peke-ri buruzko zeukan iritzia adierazi zuen. Horrela, 2020ko otsailean Jorge Vildak "Peke Selekziora etortzetik oso gertu" zegoela adierazi zuen.[7]

Gaitasunak aldatu

Aurrelari on batek bezala, Ainizek hainbat gaitasun ditu. Haien artean, aurkariak saihesteko bere abiadurak. Kasu honetan, bere altuerak lagundu egiten dio. Aurrelariek beharrezkoa duten beste gaitasun bat ikaragarri garatua dauka: golaren grina. Horren adibide argia da, 4 partidutan 10 anotazio egin zituela. Hala ere, azken hau ez da zorte egun bat izateagatik, zenbakiek adierazten duten bezala, Ainize beti dago partiduetan golaren zain. Puntu asko sartzeaz gain, taldekideekin jokatzen du. Honen isla Gabriela García-rekin egindako bikotea da: Biek batera 63 gol lortu zituzten sasoi batean.[8][9]

Taldeak aldatu

Sasoia Taldea Herrialdea Jolastutako partiduak Golak
2007-2015 CD Ugao España
2015-2017 C. D. Santa Teresa España
2017-2018 Deportivo Abanca España 26
2018-2019 Deportivo Abanca España 30 30
2019-2020 Deportivo Abanca España 21 14
2020-2021 Deportivo Abanca España 29 10
2021-... Athletic Club[2] España 45 7

Palmaresa aldatu

Txapelketa nazionalak aldatu

  • Emakumezkoen Bigarren Mailako txapelduna, 1. taldea, 2019an.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-07-15). «El Athletic ficha a Ainize Barea ‘Peke’, goleadora del Deportivo» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  2. a b «Ainize Barea | Jugadora: Delantera | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  3. (Gaztelaniaz) Menayo, David; @david_menayo. (2016-02-01). «Fútbol Femenino: Ainize Barea, de pelotari a futbolista de Primera» Marca.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) «“¿La huelga de las futbolistas? Hay que pensar en el futuro”» La Vanguardia 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Peke recibe el alta médica» Hoy 2016-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Peke: "Somos de los grandes, y tenemos que seguir siéndolo"» Riazor.org 2020-02-29 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  7. (Gaztelaniaz) «"Peke está muy cerca de venir a la Selección"» BeSoccer 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  8. (Gaztelaniaz) Flores, Ruben. (2022-10-28). ▷ Peke y Gaby, la pareja de moda - | Actualizado enero 2023. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  9. (Gaztelaniaz) Jiménez, Mayca. (2019-09-27). «Peke-Gaby, la dupla goleadora que lleva al Depor a ser colíder» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  10. (Gaztelaniaz) «El Depor Abanca se proclama campeón de liga» El Ideal Gallego (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).

Kanpo estekak aldatu