Aingeru Eroriaren iturria

Aingeru Eroriaren iturria edota Aingeru Eroriaren monumentua Espainiako Madril hiriburuan dagoen iturri eta monumentu bat da.

Aingeru Eroriaren iturria
Paseo del Prado and Buen Retiro, a landscape of Arts and Sciences
Ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
District of MadridRetiro
Koordenatuak40°25′19″N 3°40′56″W / 40.42189°N 3.682189°W / 40.42189; -3.682189
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1877
Arkitektura
Materiala(k)brontzea
Kontaktua
HelbideaGlorieta Ángel Caído

Monumentua aldatu

Retiroko parkean dago. 1885an inauguratu zen, aingeruaren irudia Ricardo Bellver eskulturgileak egin zuen, eta oinarria berriz, Francisco Jareño y Alarcón arkitektoak. Multzoak denera 7 X 10 X 10 metroko neurriak ditu eta estatuak 2,65 metroko garaiera.

Bitxikeriak aldatu

Monumentua Alacanteko probintziako itsas mailatik 666 metroko garaieran dagoenez, eta gainera 1995ean Alex de la Iglesia bilbotarrak zuzendutako El día de la Bestia (Piztiaren eguna) film ospetsuaren amaiera bertan filmatu zenez, esoterismo zaleen nolabaiteko helmuga ere bada.

Jende askok munduan Luzifer edo Aingeru Eroriari buruzko monumentu bakarra dela uste arren, beste batzuk ere badaude, adibidez, Italiako Turin hirian Traforo Frejuskoaren monumentua eta Ekuadorko Tandapi herrian dagoen eta deabruaren aurpegia irudikatzen duen El poder brutal (botere basatia) eskultura ere bai.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia

Kanpo estekak aldatu