Aileen Baviera

Aileen San Pablo Baviera (1959ko abuztuaren 26a - 2020ko martxoaren 21a) filipinar politika-zientzialaria eta sinologoa izan zen. Filipinetan Txinari buruzko gaietan pertsonarik adituenetako bat zen.

Aileen Baviera
Aileen Baviera.jpg
Bizitza
Jaiotza Manila1959ko abuztuaren 26a
Herrialdea  Filipinak
Heriotza Manila2020ko martxoaren 21a (60 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Heziketa University of the Philippines Diliman Itzuli
Jarduerak
Jarduerak sinologoa eta politologoa
Enplegatzailea(k) Filipinetako Unibertsitatea

1979ko urrian Atzerriko Zerbitzuan lizentziatu zen Filipinetako Unibertsitatean. Pekingo Unibertsitatean Txinako Historia Modernoa ikasten ari zenean, Txinan ikerketak egiteko aukera izan zuen. Bien bitartean txinera ikasi eta herrialdearen iparraldea eta mendebaldea ezagutu zuen. 1989an Asiar Gaietan master diploma lortu zuen, Txinan eta Ekialdeko Asian espezializatuz. 2003an Politika Zientzian doktoratu zen.

Kanpo estekakAldatu