Gurutzeaga eliza

Aieteko eliza» orritik birbideratua)

Gurutzeaga Kristo Santuaren eliza, Gurutzeaga eliza ala Aieteko eliza Donostiako Aiete auzoko parrokia nagusia da. Aieteko jauregiaren alboan dago.

Gurutzeagako Kristo Santuaren eliza
Aieteko eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′23″N 1°59′36″W / 43.30625°N 1.99325°W / 43.30625; -1.99325
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1925
Arkitektura
ArkitektoaLuis Elizalde Urruzola
EstiloaEuskal estiloko arkitektura

Historia aldatu

Gurutzeaga eliza 1926. urtean eraiki zuten baseliza gisa, eta 1961ean parrokia bilakatu zen.[1]

2011. urtean, parrokiako arduradunek Aieteko bizilagunen kopurua «ikaragarri handitu» zela zioten, eta berehala «15.000 laguni» zerbitzua eman beharko ziotela argudiatuta eraikin berriaren beharra azaldu zuten.

Eraikin berria aldatu

2011ko ekainean, Aieteko elizaren parrokia erakin berriaren lehen harria jarri zuten. Ekitaldian Jose Ignacio Munillak, Donostiako gotzainak, parte hartu zuen eta urtebeteko lanei hasiera eman zioten.[1]

Aieteko Gurutzeaga elizaren parrokirako eraikin berria lau soilairuko etxea elizaren atzeko aldean altxatu zuten. Azpiko aldean sotoa eta aparkalekua. Gainean, sakristia, bulegoak eta lokalak egin zituzten. Biltzeko gelak, lehen solairuan daude; eta bigarrenean, berriz, apaiz etxea eta asmo anitzetarako gela. Lana urtebeteko epean amaituta izatea espero zen.

Obrak osatzeko milioi bat euro beharko zutela aurreikusi zuten. Horietatik 180.000 euro Donostiako gotzaitegiak aurreratu zituen; eta gainontzekoa hipoteka baten bidez finantzatuko zuten. Ordainketa egiteko, ordea, Aieteko sinisdunei laguntza eskatuko zieten.

Lanen hasierak Gurutzeaga parrokia bilakatu zeneko mende erdia (1961-2011) ospatzeko egiten ari ziren ekimenekin bat egin zuten. Hain zuzen ere, urte honetan data nabarmentzeko hainbat abesbatzen kontzertuak programatu zituzten, eta 2011ko irailerako parrokiarentzat diru iturria izango zen erakusketa prestatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu