Aichi (prefektura)
Aichi prefektura (japonieraz: 愛知県 Aichi-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da, Chūbu eskualdean dagoena. Hiriburua Nagoia hiria da.
Aichi prefektura 愛知県 愛知県 | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua |
![]() | ||
ISO 3166-2 | JP-23 | ||
Hiriburua | Nagoya | ||
Gobernuburua |
Hideaki Ōmura (en) ![]() | ||
Zatiketa |
ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35° 10′ 49″ N, 136° 54′ 24″ E / 35.18017°N,136.90667°EKoordenatuak: 35° 10′ 49″ N, 136° 54′ 24″ E / 35.18017°N,136.90667°E | ||
![]() | |||
Azalera | 5,164,57 km² | ||
Mugakideak | Gifu, Mie, Shizuoka eta Nagano | ||
Punturik altuena |
Chausuyama (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
7.549.594 (2019ko ekainaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 1.433,50 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Chūbu | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
pref.aichi.jp |
HistoriaAldatu
Antzina, lurraldea Owari, Mikawa eta Ho probintizen artean banatuta egon zen. 1871n, sistema feudala desegin zenean, Owari probintzia, Chita penintsula izan ezik, Nagoya prefektura bilakarazia izan zen; Mikawa probintzia, berriz, Chita penintsula erantsita, Nukata prefektura bilakarazia izan zen. 1872ko apirilean, Nagoya prefekturari izena aldatu eta Aichi prefektura bilakatu zen. Urte bereko azaroan, Nukata prefekturarekin bat egin zuen.
GeografiaAldatu
Japoniako artxipelagoko erdian dago. Hegoaldean, Ise eta Mikawa badiak daude, eta gainerako mugakideak hauek dira: Shizuoka ekialdean, Nagano ipar-ekialdean, Gifu iparraldean eta Mie mendebaldean. 106 km luze da ekialdetik mendebaldera eta 94 km luze iparraldetik hegoaldera. Puntu gorena Chasuyama da (1.415 m-ko altitudea).
Prefekturaren mendebaldean Nagoya hiria eta haren ingurua dira nagusi. Ekialdean, berriz, jende gutxiago bizi da, baina baditu industriagune handi batzuk ere.
EkonomiaAldatu
Aichi prefekturan automobilgintzak garrantzi handia du. Han dago Toyota enpresaren egoitza nagusia.
Banaketa administratiboaAldatu
HiriakAldatu
- Hiri handienak:
- Nagoia (hiriburua, 2.239.464 biztanle)
- Toyota (420.286 bizt.)
- Toyohashi (377.045 bizt.)
- Ichinomiya (375.939 bizt.)
- Okazaki (371.380 bizt.)
- Kasugai (300.713 bizt.)
- Anjō (176.046 bizt.)
- Nishio (165.796 bizt.)
- Toyokawa (161.595 bizt.)
- Komaki (149.060 bizt.)
- Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatutaAldatu
Ondasun nabarmenakAldatu
IruditegiaAldatu
Yoshida gaztelua (Toyohashi).
Atsuta santutegia (Nagoia).
Ōsu Kannon tenplua (Nagoia).
Masumida santutegia (Ichinomiya).
Meiji-mura museoa (Inuyama).
Midland Square dorrea (Nagoia).
JR Central dorreak (Nagoia).
Mode Gakuen Spiral Towers (Nagoia).