Ahuntza kimu jaten

Ahuntza kimu jaten edo Sasiarteko aharia Irak hegoaldean dagoen Ur hiri historikoan aurkitutako irudia da, K. a. 2600-2400 aldean egindakoa. Bi antzekoak aurkitu ziren; argazkikoa Londresko British Museumen erakusten den bitartean, bestea Pennsylvaniako Unibertsitatearen Museoan, Filadelfian, ikus daiteke.

Ahuntza kimu jaten
Ram in a Thicket, Ur excavations (1900).jpg
Jatorria
Sortzaileaezezaguna
Sorrera-urteaK.a. III. milurtekoa
IzenburuaRam in a Thicket
MugimenduaArt of Mesopotamia (en) Itzuli
Sumerra
Aurkikuntza lekuaUr
Aurkikuntza data1928
Ezaugarriak
Genero artistikoaSumerra
Kokapena
LekuaBritish Museum
Irak
BildumaBritish Museum
Koordenatuak30°57′41″N 46°06′22″E / 30.9615°N 46.1061°E / 30.9615; 46.106130°57′41″N 46°06′22″E / 30.9615°N 46.1061°E / 30.9615; 46.1061

AurkikuntzaAldatu

Bi irudiak "Heriotzaren Putzu Handia"n aurkituak izan ziren, Ur hiriaren errege-hilerrian. 1928-1929 denboraldian Leonard Woolley arkeologoak aurkitu zituen Pennsylvaniako Unibertsitatearen eta British Museumen elkarreko kanpainan. Horrek argitzen du gaur egun piezak hain toki desberdinetan gordetzearen arrazoia. Nahiz eta ahuntz izan Wolleyk ahariak bezala identifikatu zituen; haren ustez Genesiko 22 v.13 pasartearekin lotura zuzena baitzuten. Pasarte horretan Abrahamek bere semea Isaak hiltzeko unean begirada altxatu zuen eta sasiartean harrapatuta zegoen ahari bat ikusi zuen. Orduan, aharia hartuta, semea utzi zuen eta animalia hil zuen holokauston Jaungoikoari eskaintzeko.

DeskribapenaAldatu

Irudia ez da oso handia, 42 zm. Aurkitu zutenean lurraren zamak deformatuta zegoen eta barruko zurezko gunea deseginda zegoen. Wolleyk irudiaren elementu guztiak elkartuta gordetzeko argizari erabili zuen. Ahuntzaren burua eta hankak urre orriz estalia zeuden. Belarriak kobrezkoak dira. Adarrak lapislazulizkoak dira eta artila elkartutako maskorrez eginak. Irudiaren sexu-organuak urrezkoak dira. Sabelean oso degradatuta zegoen zilarrezko plaka bat zen. Zuhaixka, aldiz, urre-orriz eta urrezko lorez estalia dago. Irudi osoa maskorrez, kare gorriaz eta lapislazuliz egindako mosaikodun oinarri baten gainean dago. Hasieran bi ahuntzak bata bestearen aurrean egongo lirateke. Bizkarretik tutu bat ateratzen zaio ahuntz bakoitzari eta hortik objektu bat heltzeko erabiliak izan zirela pentsatu dute espezialistek.

BibliografiaAldatu

  • Leonard Woolley: Ur: the First Phases, Penguin Books, Londres eta New York (1946).

Kanpo estekakAldatu