Ahosabai-hezur
Ahosabai-hezurra edo hezur palatinoa goiko masailezurren atzean eta tartean, eta pterigoide apofisien aurrean kokatua dagoen hezur bikoitia da. Bi zati edo segmentuz osaturiko hezurra da (bertikala bata eta horizontala bestea, angelu zuzenean lotuak).[1] Hitz egiterakoan hezur honek erresonantzia-kaxa moduan lan egiten du.
Ahosabai-hezur | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | aurpegia |
Konponenteak | perpendicular plate of palatine bone (en) ![]() horizontal plate of palatine bone (en) ![]() |
Artikulazioa | Esfenoide hezurra masailezurra bomerra Etmoide hezurra beheko kornetea |
Identifikadoreak | |
Latinez | os palatinum |
TA | A02.1.13.001 |
FMA | 52746 |
Terminologia anatomikoa |
Xafla horizontala
aldatuAhosabaiko aurpegi bat eta sudurreko aurpegi bat ditu.
- Beste aldeko xafla horizontalarekin batzerakoan ahosabai gogorraren atzeko aldea osatzen du
- Sudur aurpegian sudur-barrunbearen zoruaren atzealdea osatzen du.
Xaflaren aurrealdea, masailezurraren ahosabai-irtengunearekin lotuta dago zeharkako ahosabai-josturaren bidez. Xafla horizontalaren atzeladea berriz libre dago.
Bi xafla horizontalen elkargunean atzealderantz irtengune bat ageri da, atzeko sudur-eztena izenekoa.
Xafla bertikala
aldatuGorantz proiektatzen da eta bi aurpegi ditu: erdialdekoa eta masailezur aldekoa.
- Erdialdekoak sudur barrunbearen alboko hormaren atzeko zatia osatzen du. Bertan daude maskor-gangarra eta etmoide-gangarra.
- Masailezur aldekoa masailezurrari erasten zaio. Pterigoide-ahosabaietako hobiaren osaketan parte hartzen du. Aurpegi honetan ildo bat dago, ahosabai-ildo nagusia, masailezurreko ahosabai-ildo nagusiarekin batera ahosabai-kanal nagusia osatuko duena; bertatik, ahosabai-nerbio nagusia eta beheranzko ahosabai arteria pasatuko dira.
Xafla zutaren goiko aldean betzuloko irtengunea (aurrealdean) eta esfenoide-irtengunea (atzealdean) ateratzen dira. Biak banatzen esfenoide-ahosabaietako muxarradura dago. Betzuloko irtenguneak betzuloaren zoruaren atzeko zatiaren osaketan hartzen du parte. Esfenoide-ahosabaietako muxarradura sudur-barrunbearen alboko hormaren atzeko eta goiko mugan dago.
Artikulazioak
aldatu6 hezurrekin artikulatzen da
- Beste aldeko ahosabai hezurra
- Masailezurra
- Esfenoidesa
- Etmoidesa
- Vomer hezurra
- Beheko sudur-maskorra
Muskulu insertzioak
aldatuXafla horizontala
- Muskulu palatoestafilinoa
- Muskulu faringoestafilinoa
- Kanpoko muskulu periestafilinoa
Xafla bertikala
- Eztarriaren goiko gihar hertsatzailea
- Erdialdeko muskulu pterigoideoa
- Alboko muskulu pterigoideoa
Patologia
aldatuTorus palatinoa: Oso astiro garatzen den hiperostosia da, ahosabaiaren erdiko lerroan; gaztaroan garatu ohi da, eta normalean ez du tratamendu kirurgikorik behar, behin finkatuta, ez baita gehiago hazten. Kirurgikoki erauzi behar da, protesi bat jartzeko aukerarik ematen ez duenean edo hura estaltzen duen mukosak ultzerak sortzen dituenean.
Fisura palatainoa: ahoaren sortzetiko deformazio ohikoena da, fetuaren garapenaren lehen hilabeteetan anomalia batek eragiten duena. Ahosabaiaren garapen osatugabea da, sudur-barrunberaino ere zabal daitekeena. Ahoaren eta sudurraren arteko tarte ireki horrek ahosabaiaren bi aldeetan izan dezake eragina, eta, kasu larriagoetan, eztarriraino heda daiteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1997]
Bibliografia
aldatu- Capuzzi P, Stea S. Il toro palatino. Eziopatogenesi e clinica [Palatine torus. Clinical picture and etiopathology]. Dent Cadmos. 1990 Jan 31;58(1):60-4. Italian. PMID: 2394281.
- Shkoukani MA, Lawrence LA, Liebertz DJ, Svider PF. Cleft palate: a clinical review. Birth Defects Res C Embryo Today. 2014 Dec;102(4):333-42. doi: 10.1002/bdrc.21083. Epub 2014 Dec 10. PMID: 25504820.