Ahaide txikiak basailutza-sisteman oinarritzen zirenez, Ahaide txikiak ikurrak eta armarri bereziak erabiltzeko baimena ematen zieten, ondorioz, haiek behartuta jarraitu eta lagundu behar zioten Ahaide nagusiari borroka garaian.

Ahaideen arteko ezkontzen eta harreman interesatuen bidez, leinu batzuk beste batzuekin elkartu ziren, elkarri laguntzeko.Horrela sortu ziren bandoak. Horiek ez ziren finkoak: partaideak aldatu egiten ziren garai batetik bestera. Ezagunenak oinaztarren eta ganboaren bandoak ziren.