Hoggar

Ahaggar mendiak» orritik birbideratua)

Hoggar[1] mendigunea (arabieraz: جبال هقار; tuaregen hizkuntzan: Idurar Uhagga), Ahaggar ere deitua, Aljeriako hegoaldeko mendikatea, Aljerretik 150 km hegoaldera. Ahaggar Aljeriako helburu turistiko garrantzitsuenetako bat da.

Hoggar
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTahat
Garaiera2.908 m
Motamendigune, mendikate, goi-lautada eta eskualde kultural
Azalera50.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak23°17′19″N 5°32′03″E / 23.28861°N 5.53417°E / 23.28861; 5.53417
Estatu burujabe Aljeria
Aljeriako probintziaTamanrasset probintzia
Geologia
GaraiaProterozoiko

Geologia aldatu

Eskualdeak 900 metroko batez besteko garaiera du, eta punturik garaiena Tahat mendia da, Atakorren erdian. 3.003 metroko garaiera du, eta Aljeriako gailur garaiena ere bada. Mendigunea, batez ere, harkaitz bolkanikoz osatuta dago, eta Saharako basamortuan eskualde harritsu zabala osatzen du.

Klima aldatu

Klima oso beroa da udan, baina neguan, gauez, tenperatura 0 °C-raino jaisten da. Euria urria da, noiz behinkakoa. Hala ere, klima ez da Saharako beste leku batzuetakoa bezain muturrekoa, eta hori dela eta, biodibertsitate handia du.

Herri nomadak aldatu

Ahaggar mendigunea Imuhagh edo Kel Ahaggar herriaren, tuaregen tribu baten lurra da. Tamanrasset hiritik hurbil dagoen Abalasa oasian Tin Hinan erreginaren hilobia dago. Legenden arabera, Atlas mendikatearen eskualdeko Tafilalt mendietatik agertu zen han.

Assekrem aldatu

Assekrem lekurik ospetsuena da. Bertara aljeriar bisitariak (batez ere, maiatzetik urrira) eta europarrak (urritik maiatzera) maiz joaten dira, bertan bizi izan baitzen Charles de Foucault misiolari frantsesa zenbait hilabetez, 1909ko udan.

Ahoggar mendigunean dago, Tamanrassetetik 80 kilometrora, gutxi gorabehera. Gaur egun 100.000 biztanle inguru ditu.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu