Agustina Otaola

euskal erraketista

Agustina Otaola Zapiaine (Errenteria, Gipuzkoa, 1931) erraketista profesional ohia da. 26 urte iraun zuen haren erraketista ibilbideak.[1]

Agustina Otaola

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1931 (92/93 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Fitxategi:Agustina Otaola orma-sarrera.jpg
Agustina Otaola frontoiko sarrera
Agustina Otaola frontoia
Agustina Otaola panela
Agustina Otaola orma-irudia

Bizitza aldatu

Agustina Otaolak jaioterrian egin zituen lehen mailako ikasketak. Oso gazte zela pilotan hasi zen Victoriano “Chicho” bere anaiarekin, familiak zuen sagardotegiaren horma batean. Berrogeiko hamarkadaren hasieran, erraketista izateko eskolak jasotzen hasi zen. Agustinak, bidea ireki zioten lau izeba erraketista zituen.

Erraketista ibilbidea aldatu

14 urterekin joan zen Madrilera izeba haien etxera. 1946ko otsailaren 16an, 15 urte zituela, Federazioaren baimena eskuetan, profesional gisa debutatu zuen Madrilgo “Madrid” frontoian "Agustina" izenarekin. Aurrerantzean ere “Madrid” frontoian aritu zen bereziki. Hala ere, hiru denboralditan Bartzelonan jokatu zuen “Principal Palacio” frontoian, eta bat Chiqui-Jain. Izen handiko jokalaria zenez, 1955ean Habanako “Habana-Madrid” frontoiko enpresak kontratatu zuen; Kubako iraultzak ordea, egonaldia etetea behartu zuen.[2][3][4]

Agustinak bizi izan zuen bilakaera profesionala oso garrantzitsua izan zen , aurrelari jokatzen zuen, eta ateratzaile bikaintzat jo zuten. Garaiko komunikabideek behin eta berriz ematen zuten Agustinaren berri. Eladia Altuna "Irura" eta Maria Antonia Uzkudun "Anoetako Chiquita"rekin bat, "garai guztietako emakume erraketista handiena" izendatu zuten, 1971. urtean ospatu zuten jai batean. 1967an, 41 urte zituela, 26 urtez pilotan jardun ondoren, agur esan zion erraketari.[5]

Omenaldiak aldatu

  • 2003ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, beste hainbat erraketistarekin batera. [6]
  • 2015eko uztailean, Errenteriako Fanderia auzoko pilotalekuari bere izena jarri zion Udalak: “Agustina Otaola, Raketista Profesionala”.Emakume profesional baten izena duen munduko lehenengo frontoia da. [7] [8]
  • 2017an Errenteriako EAJ-PNV Agustina Otaola omendu zuen emakume kirolarientzako erreferente izateagatik [9]

Ikuskizuna aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu