Agustin Leitza eta Latixera (gaztelaniaz: Agustín de Leyza y Latijera) (Andoain, 1694San Salvador de Jujuy, 1756) Peruko Erregeorderriko Kapitain Jeneralak, bere testamentuan Andoain herriari diru asko utzi zion.

Agustin Leitza

Bizitza
JaiotzaAndoain, 1694
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSan Salvador de Jujuy, 1756 (61/62 urte)
Jarduerak
Jarduerakofizierra
GraduaKapitain nagusi
San Martin eliza.

Biografia aldatu

Agustin Leiza Andoainen jaio zen 1694. urtean eta oso gazte zelarik Ameriketara joan zen. Potosí eta aldirietan lanean jardun zuen. Negozioetara dedikatu zuen bizitza, batez ere oihal, larru eta ganadu inportazio eta esportaziora. Ondasun ugarien jabe egin eta San Salvador de Jujuy-n (Argentinan) bizi zen, eta bere elizaren hainbat obra egin zituen, baina Andoaingo herriarentzat bidali zuen dirutza gaur Goikoplazan dagoen San Martin Tourskoaren eliza-parrokia eraikitzeko. Juyuin bertan hil zen 1756ean.[1]

Gaur egun Andoainen bi kale eta enparantza txiki batek bere izena daramate eta badira ere bere izena daramaten elkarte desberdinak.

San Martin Tourskoaren eliza aldatu

Agustin Lei­tza, Peruko Erregeorderriko Kapitain Jeneralak, 1756an jada agindu zuen eta 1763ko abuztuaren 19an hil baino pixka bat lehenago bere testamentuan baieztatu, halaber, bere ondasunetako zati handi bat bere jaioterriaren al­deko beste eskain­tzen artean, hiribil­duko herri plaza era­tzen zihoan lekuan aurrez aurre al­txa behar zen parrokia berri baten eraikun­tzarako erabilia izan zedila. Behar adina lur erosi zen eta Manuel Larramendi euskaralari sonatuaren kon­tseiluz, egitasmoaren diseinua eta obra, urte horietan Loiolako Santutegiaren lanen bukaera bere gain zuen Frantzisko Ibero maisuari eskatu zi­tzaion.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu