Aguilar-Priego leinua

Aguilar-Priego leinua, Aguilar leinua edo Priego leinua bere jatorria Gaztelako Koroan duen noblezia leinu espainiar bat da. Bere izena Aguilarko jaurerritik, leinu honen lehen jaurerria izan zena, eta Priegoko markeserritik dator, leinuaren buruzagiak duen titulua, Montalbango markeserria ohi bere oinordekoak zeraman titulua den bitartean. Bere kiderik ezagunenetako bat Gonzalo Fernández de Córdoba izan zen, Kapitain Handia bezala ezagutzen dena, Sessa leinuaren sortzailea izan zena.

Aguilar leinua Fernández de Córdoba leinuaren adar nagusia da, adar sekundario ugari sortu zituena, Sessa leinua, Cabra leinua eta Comares leinua kasu. Gaur egun, Aguilar edo Priego leinua Medinaceli leinuarekin elkartuta dago.

Kanpo estekakAldatu