Ireki menu nagusia

Agota Kristof (hungarieraz: Kristóf Ágota; Csikvánd, Hungaria, 1935eko urriaren 30a - Neuchatel Suitza, 2011ko uztailaren 27a) frantsesez idazten zuen hungariar idazlea izan zen. Koaderno Handia eleberriagatik frantsesezko europar saria jaso zuen, 2001ean Gotfried Keller saria irabazi zuen eta 2008an Europar Literaturaren Austriar saria eman zioten.

Agota Kristof
Szhely Kanizsai Gimnázium Tabló.JPG
Bizitza
Jaiotza Győr-Moson-Sopron1935eko urriaren  30a
Herrialdea  Hungaria
 Suitza
Heriotza Neuchâtel2011ko uztailaren  27a (75 urte)
Hobiratze lekua Kőszeg Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, antzerkigilea eta autorea
Jasotako sariak
IMDb nm0471680

BiografiaAldatu

Agota Kristof 1935eko uztailaren 30ean jaio zen. 21 urte zituela bere jaioterria utzi behar izan zuen, 1956ko Hungariar Iraultza Varsoviako Itunaren armadak zapaldu zuenean. Bere senarrarekin eta lau hilabeteko alabarekin egin zuen ihes Suitzako Neuchâtelera. Bost urtez fabrika batean lanean ibili ondoren, senarra eta lana utzi zituen. Frantsesa ikasten hasi zen, baita frantsesezko eleberriak idazten ere.[1][2]

BibliografiaAldatu

Hastapenetan, poesia eta antzerkia landu zituen, baina eleberrigintzari esker hartu du izena Agota Kristofek. Bere trilogiari esker egin zen ospetsua. 1986an argitaratu zuen trilogiako lehen eleberria, Koaderno Handia; bi urte geroago argitaratu zen La Preuve; eta 1991an itxi zuen trilogia, Le Troisième mensonge liburuarekin. Koaderno handia-k sari ugari jaso ditu eta 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli izan da, baita euskarara ere. Bere laugarren nobela Atzo1995ean argitaratu zuen. 2004an, L'analphabète testu autobiografikoa argitaratu zuen. Argitaratu zuen azken liburua Berdin dio izan zen 2005ean, Parisen.

AntzerkiaAldatu

  • John et Joe (1972).
  • La Clé de l'ascenseur (1977).
  • Un rat qui passe (1972).
  • L'Heure grise ou le dernier client (1975)
  • Le monstre et autres pièces (2007)

NarratibaAldatu

  • 1986 Le Grand Cahier (Koaderno handia).
  • 1988 La Preuve.
  • 1992 Le Troisième mensonge.
  • 1995 Hier (Atzo).
  • 2004 L’Analphabète.
  • 2005 C'est égal (Berdin dio: narrazioak).

EuskaratuakAldatu

Alberdania argitaletxeak egile honen hiru liburu euskaraz argitaratu ditu.[3][4]

EstiloaAldatu

Agota Kristofen liburuek gai gogorrak lantzen dituzte; bakardadea, bortizkeria, gudak, heriotza. Gaiaren gogortasuna orekatzeko estilo irakurterraza erabiltzen du: esaldi lauak, apaindura gabeak, deskripziorik gabeak eta motzak dira, hau da, zuzenean mamira jotzen du. Leku eta pertsonaia askori ez die izenik ere jartzen.

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Atzo, . Noiz kontsultatua: 2018/03/02 .
  2.   Berria.eus «Agota Kristof idazlea hil da» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-03-02 .
  3.   «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-16 .
  4.   «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-16 .

Kanpo loturakAldatu