Agnes Monica Muljoto, ezagunagoa Agnez Mo ezizenarekin (Jakarta, Indonesia, 1986ko uztailaren 1a - ) Indonesiako abeslari, kantagile eta aktorea da. Gaur egun Indonesiako famaturik aberatsena da, 16 milioi dolarreko fortunarekin. Jakartan jaioa, sei urterekin hasi zen entretenimenduaren industrian lanean, ume-abeslari gisa. Hiru album grabatu zituen eta umeen telebista programa ezberdinetako aurkezle izan zen. 2003an bere lehen albuma egin zuen heldu gisa, And the Story Goes izenburuarekin, Indonesiako musika industrian aurrerapauso handia eginez. Bere arrakasta zela eta, nazioartean lanean hasteko helburua jarri zuen. 2005ean Whaddup A.. '?! diska egin zuen, Keith Martin estatubatuarraren laguntzarekin. Taiwaneko The Hospital eta Romance In The White House serie dramatikoetan ere agertu zen.

Agnez Mo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgnes Monica Muljoto
JaiotzaJakarta1986ko uztailaren 1a (37 urte)
Herrialdea Indonesia
Lehen hizkuntzaIndonesiera
ingelesa
Familia
AmaJenny Siswono
Familia
Hezkuntza
HizkuntzakIndonesiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, kantugilea, dantzaria eta enpresaburua
Altuera1,65 metro
Jasotako sariak
InfluentziakBritney Spears, Alicia Keys, Madonna, Beyoncé eta Michael Jackson
Izengoitia(k)Agnez Mo
Genero artistikoapop musika
R&B garaikidea
hip hop musika
soula
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
pianoa
DiskoetxeaAquarius
RED Distribution, LLC
Sony Music Entertainment
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

agnezmo.com
IMDB: nm1296883 Facebook: agnesmonica Twitter: agnezmo Instagram: agnezmo TikTok: agnezmo Spotify: 6pMR8Zgot664613rAiLC2Z iTunes: 118177178 Last fm: Agnes+Monica Musicbrainz: fefae7fc-2c9d-4a45-b84c-2875a68ac803 Songkick: 306642 Discogs: 2367648 Allmusic: mn0001559461 Edit the value on Wikidata

2008an eta 2009an Seulen spatu zen Asiako Abesti Festibalean saritua izan zen. Bere hirugarren albuman, Sacredly Agnezious (2009), produktore eta idazle lana ere egin zituen, 2010ean Indonesian Idol saioko epaile izendatu zuten eta Sony Music Entertainmenten bazkidea den The Cherry Party diskoetxearekin akordioa sinatu zuen.

Indonesian sari gehien izan dituen abeslaria da. 17 Anugerah Musik Indonesia sari ditu, 8 Panasonic Sari, 5 Nickelodeon Indonesia Kids' Choice Awards, eta 4 MTV Indonesia Awards. Mnet Asian Music Awardsetan Asiako artistarik onenaren saria eskuratu zuen. Asiako drogaren aurkako enbaxadorea da, eta giza trafikoaren aurkako MTV EXITen enbaxadorea ere bada.