Aglutinatzaile (pintura)

gai kimiko

Pinturan aglutinatzailea edo aglomeratzailea pigmentua bere baitan gordetzen duen eta sostenguan finkatuta mantentzen duen substantzia da. Pigmentuak kohesionatzeko balio duen elementua da. Adibidez, arrautza, koipea, kola, etab.

Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Pigmentuarekin nahasteko gaitasuna.
  • Erresistentzia behin lehortuta.
  • Bere aplikazioa ahalbidetzen duen ehundura.
  • gordeta egoteko gaitasuna

Beren osaeraren arabera, pintura fisiko-lehorgarriak eta pintura fisiko-kimikoak lehortzeko moduan sailka daitezke. Lehenengoa aglutinatzailean dauden disolbatzaileak lurruntzen direnean lehortzen dira, nitrozelulosazko lakak adibidez (azazkalen laka adibide ona da). Bigarrenean, disolbatzaileen lurrunketaz gain, erreakzio kimikoa gertatzen da. Hori gertatzen da bi osagaiko margoekin, zeinetan oinarrizko pinturak gogortzaile batekin erreakzionatzen duen.

Kanpo estekakAldatu