Agian Hagin edo Aginaga bilatzen ari zinen.

Agiña Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko mendia da, Lesakan dagoena, Bortziriak eskualdean. Mendi gaina 618 metroko garaieran dago.[1] Lesakatik Oiartzunera doan NA-4000 errepidea hegoaldeko mazelatik igarotzen da, 534 metroko altueran.

Agiña
Datu orokorrak
Garaiera618 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′09″N 1°45′44″W / 43.269137°N 1.76213619°W / 43.269137; -1.76213619
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaLesaka
Mendizaletasuna
Ohiko bideaOiartzundik, Lesakatik, Irundik.

Bertan dago Agiñako estazio megalitikoa. Bestalde, 2009an egindako indusketa kanpainan, Burdin Aroko eremu harresitu bat aurkitu zen tontorrean.[2] Bestalde, 1958an Jorge Oteizak Aita Donostiari oroitarria multzo artistiko-monumentala eraiki zuen hegoaldeko hegalean.

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Agiña. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-5).
  2. Arotzena, Aitor. Burdin Aroko harresia topatu du arkeologo talde batek Agiñako kaxkoan. Ttipi-ttapa, 2009ko irailak 14, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-5).

Kanpo estekak

aldatu