Agatokles (Agatokles Sirakusakoaren biloba)

Agatokles (antzinako grezieraz: Ἀγαθοκλῆς), K.a. III. mendean bizi zen. Egiptoko greziar noblea zen eta amaren aldetik lotura zuen Ptolomeoren leinuarekin[1].

Agatokles (Agatokles Sirakusakoaren biloba)
Bizitza
Jaiotza?
Familia
AmaTheoxena of Egypt
Ezkontidea(k)Oenanthe of Egypt (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak

Familiaren aurrekariak aldatu

Agatokles Teoxena Egiptokoaren bigarren semea zen, aitaren eta beste anaia edo arrebaren izenak galdu dira. Amaldeko aitona Agatokles Sirakusakoa zen, geroago Siziliako erregea bilakatu zena[2][3]. Amaldeko amona Teoxena Sirakusakoa izan zen, greziar-mazedoniar noble bat, zeina Egiptoko Ptolomeo II.a Filadelfoa[4] greziar-egiptar faraonaren amaldeko bigarren arreba-ordea zen. Ptolomeo gobernatu zuen K. a. 283-246 artean.

Bizitza aldatu

Agatokles Egipton jaio eta hesi izan zen, beharbada Alexandrian. Jaiotza data ezezaguna da; Ptolomeo I.a Soterren agintaldian (K.a. 305-283) edo haren amaldeko osabaren erregealdian, Ptolomeo II.a. Errege honek Agatoklesen ama Tebaidara erbesteratu zuen[5] edo Koptosera salaketa faltsuekin joan zitzaiolako zenbait alderdiei buruz[5]. Pertsona horien izenak galdu dira papirotan idatzi zirelako[5]. Litekeena da amaren erbesteratzea Arsinoe I.aren erbesteratzearekin lotuta egotea[6], Ptolomeo II.aren lehen emaztea K.a. 274/273an atzerriratua izan zena. Nahiz eta Agatokles Ptolomeo leinuaren noblea izan, ezer gutxi dakigu haren bizitzari buruz. Bera ezkondu zen egiptiar-greziar noble batekin, Oenante. Harentzat Agatokles lehen senarra izan zen[3]. Bikoteak lau seme-alaba izan zituen: hauetariko bat Agatokles Egiptokoa izan zen, beste alaba bat Agatoklea izenekoa eta gainontzeko bi alaben izenak ezezagunak dira[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu