Azpibeltz tintausain argi

Agaricus xanthodermus» orritik birbideratua)

Azpibeltz tintausain argia (Agaricus xanthodermus) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Digeritzen zaila edo apur bat toxikoa.

Azpibeltz tintausain argia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus xanthodermus
Genev., 1876
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Azpibeltz tintausain
Agaricus xanthodermus

Sinonimoak: Pratella campestris var. sylvicolas, Pratella xanthoderma, Psalliota xanthoderma, Pratella cretacea, Psalliota flavescens var. xanthoderma, Fungus xanthodermus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm. arteko diametrokoa, kanpai forma trapezoidala du, eta, sarritan, tolesturak edo ildoak ditu ertzean; zeta-antzekoa, leuna, zuria eta grisez edo horiz tindatua. Azala hori biziz zikintzen da igurzten bada.

Orriak: Libreak, zabalak, sabeldunak, estu, argiak edo gris-haragi kolorekoak luzaroan, zahartzean ere gutxi iluntzen dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria, zetaduna, zilindriko-luzanga, oinarrian loditua eta erraboil baztertu batekin. Oinarria hori biziz zikintzen da igurtzita. Eraztuna zuria eta iraunkorra da.

Haragia: Lodia, zuria, iodo, tinta edo fenol usain gogor eta desatseginekoa; inoiz ez du anis usainik. Batzuetan usaina ahula da, egosi ondoren bakarrik hauteman daiteke. Zaporea ere desatsegina du.[2]

Etimologia: Agaricus hitza grezierazko “agarikon” hitzetik dator, perretxikoa, onddo-mota jakin batekoa, Dioscorides-en garaitik erabilitako izena. Xantoderma epitetoa berriz grezieratik dator, “xanthos” = horia, eta baita grezierazko “derma” = azala. Horitzeagatik

Jangarritasuna

aldatu

Espezie hau baztertu egin behar da, zapore ona ez izateaz gain, batzuentzat pozoitsua da eta beste batzuentzat digeritzeko zaila.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Horitu egiten diren taldeko gainerako Agaricus-ekin. Agaricus sylvicola-rekin nahas liteke, baina hau ez da hain hori biziz zikintzen, eta anis usaina du, tinta edo fenolaren ordez.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean zirkuluetan edo taldeka, belardietan, lorategietan eta bide ertzetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Ekuador, Txile, Argentina, Kanariak, Europa, Errusia, Iran, Israel, Himalaiako eremua, Kazakhstan, Uzbekistan, Hego Korea, Australia, Hegoafrika, Tanzania, Etiopia.[6]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 337 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 198 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 888 or. ISBN 84-282-0541-6X(T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 316 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. Agaricus xanthodermus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu