Agaricus augustus var. perrarus
Agaricus augustus var. perrarus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Nahiko jangarri ona, almendra usain biziegia duen arren.
Agaricus augustus var. perrarus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Agaricus |
Espeziea | Agaricus augustus |
Barietatea | Agaricus augustus var. perrarus M. Bon eta A. Cappelli, 1983
|
Basionimoa | Agaricus perrarus |
Sinonimoak: Psalliota perrara, Agaricus perrarus, Agaricus peronatus.
Deskribapena
aldatuKapela: 10 eta 15 (20-25 cm arte), globo itxurako-hemisferikotik zabaldura, haragitsua. Kapelaren azala ez oso ezkatatsua, hondo okre-hori-lehoi kolorekoaren gainean (zuria ez)
Orriak: Libreak, ia adnatuak, trinkoak, haragi kolore zurbilekoak edo arrosak. Ertz zurbila, antzua.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 9 eta 15 cm bitarteko garaierakoa, oinarrira pixka bat loditua, horitu egiten da igurztean. Eraztun zabala, iraunkorra, mintzezkoa, zuri-krema kolorekoa, behealdean arre-lasto koloreko ezkatak izaten ditu.
Haragia: Sendoa eta zuria (horitzeko joerarekin). Almendren usain handiarekin (edo pixka bat anisarena), zapore gozoa eta atsegina. Espora-jalkina marroi ilun kolorekoa.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen “agarikón” hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri ona.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuAgaricus augustus var. albus delakoak, ezkata horixkak hondo zurian (ez horixka). Agaricus impudicus edo variegans espezieak, Lepiota cristata usain desatsegina du.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberriaren amaieran eta udazkenean. Gregario hazten da. Batez ere koniferoen basoetan, baina baita hostozabalenetan ere. Zelaietan.
Banaketa eremua
aldatuMendebaldeko Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 196 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Agaricus augustus var. perrarus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.