Lasa IV.a
Izen osoa: Adur Lasa Untziti
Jaiotza data: 1994ko martxoaren 20a (30 urte)
Jaioterria: Etxarri Aranatz
(Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: atzelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 82 kg
Debutatze data: 2017ko ekainaren 25a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Adur Lasa Untziti, pilota arloan Lasa IV.a deituraz ezaguna (Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia, 1994ko martxoaren 20a) esku huskako pilotari profesional ohia eta enpresaburua da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Osaba du esku huska atzelari izandako Oskar Lasa.[1]

2017ko ekainean debutatu zuen profesionaletan; bi urte geroago, 2019ko ekainean utzi zion pilotari profesionala izateari, eta ostalaritzari ekin zion, bere jaioterri Etxarri Aranazko Aritzalko ostatuko buru.[2]

Kirol lorpenak aldatu

Amateurretan
  • Berria Torneoko txapelduna, 2016.
  • Euskadiko Herriarteko txapelduna, 2014, 2015.
  • Biharko Izarrak torneoko txapeldunordea, 2015.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Adur Lasa: “A base de palos, te haces más duro; la fase en aficionados y Garfe es necesaria”»[Betiko hautsitako esteka], Deia, 2017-06-21.
  2. (Gaztelaniaz) Urbina, Iñaki. (2019-06-27). «La nueva aventura profesional del exmanista Adur Lasa» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).