Adrastea (satelitea)

Adrastea (grekoa: Αδράστεια), edo Jupiter XV, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Adrastea (satelitea)
Adrastea.jpg
Aurkikuntza
AurkitzaileaD. C. Jewitt, G. E. Danielson
Data1979-08-008
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia129.000 km
Eszentrikotasuna0,0015
Orbita-periodoa0,29826 egun
Makurdura orbitala0,03°(Jupiterren ekuatorearekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa2 ×1015
Dentsitatea0,86 ×103
Grabitatea azalean~0,002 m/s2
Albedoa0,1±0,045
Tenperatura~122

Ezaugarri fisikoakAldatu

Adrasteak forma irregularra du: 20 × 16 × 14 km-ko tamaina. Jupiterren lau barne-sateliteetan txikiena da (Amaltearen taldea), eta planetarainoko distantziaren ordenan bigarrena, Metis baita Jupiterretik hurbilen dagoena.

Jupiterren eraztun nagusiaren barnean dago, eta, Jupiterren marea-indarren eraginez, errotazio-periodo sinkronoa du, hau da, bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean; beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari.

AurkikuntzaAldatu

David Jewitt-ek et G. Edward Danielson-ek aurkitu zuten, 1979an, Voyager 2 zundak urte hartan bertan bidalitako argazkiak aztertuta. Espazio-ontzi batek egindako argazkien bidez, eta ez Lurreko teleskopio batetik, aurkitutako lehen satelite naturala izan zen.

IzendapenaAldatu

Adrastea satelite-izena mitologia grekoko Adrastea pertsonaian du jatorria; Adrastea ninfa bat zen.

Hasieran, S/1979 J 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren lehen satelitea zela. Adrastea behin betiko izena 1983an eman zitzaion.


Kanpo estekakAldatu