Adnan Januzaj

futbolari belgikarra

Adnan Januzaj (Brusela, Belgika, 1995eko otsailaren 5a) Belgikan jaiotako ezker hegaleko erasokor hau Manchester United harrobietatik eta Sunderlandik pasa da. Albano-kosovar jatorrikoa da eta 2017ko uztailaz gerozik Errealeko jokalaria da.

Adnan Januzaj
Adnan Januzaj (cropped).JPG
Bizitza
JaiotzaBrusela1995eko otsailaren 5a (26 urte)
Herrialdea Belgika
Talde etnikoaalbaniarra
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Man Utd stylized.svg Manchester United Football Club2013 / 2015505
Flag of Belgium.svg Belgikako futbol selekzio nazionala2014 /
600px Giallo e Nero con BVB09.png Borussia Dortmund2015 / 201660
600px Rosso incrociato con Rosso e Bianco.png Sunderland Association Football Club2016 / 2017
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad2017 / 12318
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Kirol zenbakia8
Pisua75 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Facebook: AdnanJanuzaj Twitter: adnanjanuzaj Instagram: adnanjanuzaj FIFA: 379910 UEFA: 250064531 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbideaAldatu

Adnan Januzajek lau taldetan jokatu izan du eta ekipo bakoitzarekin hainbat egoera bizi izan ditu, onak eta txarrak.

Manchester UnitedAldatu

Urriaren 5ean bi gol sartu zituen Sunderlanden kontra eta partidua irabazi zuten. Ligan 27 partidu jokatu zituen eta lau gol sartu zituen. Adnan Januzajek Belgikarekin jokatzea erabaki zuen entrenatzaileak partidu guztietara eramango zuela ziurtatu ziolako.

Borussia DortmundAldatu

2015-16 denboraldian Borussia Dortmundekin jolastu zuen denboraldi bat eta 12 partidu jolastu zituen eta 3 partiduetan izan zen bakarrik titular, ondoren Manchester Unitedera bueltatu zen.

SunderlandAldatu

2016ko abaztuaren 12an Januzakek Suderlandekin jolastea erabaki zuen. Hirugarren partiduan bere lehenengo gola sartu zuen taldearentzat eta azkenean bere ibilbidea 28 partidurekin, gol 1ekin eta 3 asistentziarekin bukatu zuen.

Real SociedadAldatu

Errealak 2017ko uztailaren 12an hartu zuen, Adnan Januzaj 11 milioi eurotan. Bere lehenengo partidua irailaren 10ean jokatu zuen eta 4-2 irabazi zuten. Bere lehenengo gola azaroaren 5ean izan zen 3-1 irabazitako partiduan Eibarren aurka.

Futbol selekzio nazionalaAldatu

Adnan Januzaj internazionala da eta partiduak jokatzen ditu Belgikako selekzioarekin eta munduko kopan egin zuen debuta, 2014ean. 2014ko maiatzaren 13an Januzaji konbokatua izan zen finalerako, Maiatzak 25ean Januzaji 20. zenbakia eman zioten eta Hego korearen kontra egin zuen debuta. 2018ko ekainaren 4an Roberto Martinezek munduko txapelketara joateko 23 aukeratutako bat izan zen, jolastu zuen eta gol bat sartu zuen eta final erdietara iritsi zen Belgikarekin.


  Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.