Adelita Domingo

piano-jotzailea, kopla-kantari eta dantzarien musika-irakaslea

Adela Domingo Carmona (Sevilla, 1930ko apirilaren 21a- Ibídem, 2012ko uztailaren 30a) piano-jotzailea eta kantari zein dantzarien maistra izan zen, Adelita Domingo izenez ezaguna.[1][2]

Adelita Domingo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdela Domingo Carmona
JaiotzaSevilla1930eko apirilaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla2012ko uztailaren 30a (82 urte)
Ikaslea(k)Matilde Coral
Jarduerak
Jarduerakmusika-irakaslea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Adelita Domingo

BiografiaAldatu

Adela Domingo Carmona Sevillan jaio zen, hiri horretako San Fernando antzoki zaharrean. Han, aitak etxezain gisa egiten zuen lan. Han hazi eta egin zen artista, nahiz eta inoiz ez zuen jardun edo dantzatu jendaurrean, bigarren mailan geratu baitzen, talentu gazteei irakasten zien bitartean. Hamazazpi urterekin egin zituen piano-ikasketak Sevillako Kontserbatorioan. Bere etxea eta akademia Herkules Zumardia izeneko kalean zituen, eta bertatik, besteak beste, Rocío Jurado, Isabel Pantoja, Encarnita Polo edo Lolita Arispon kopla-kantariak eta Cristina Hoyos, Merche Esmeralda eta Milagros Mengíbar dantzariak igaro ziren.[3]

AintzatespenakAldatu

  • Musikaren irakaskuntzan emakume gisa zituen merezimenduengatik, hainbat goraipamen eta aintzatespen eman zitzaizkion:
  • 2007an Sevillan jaso zuen domina, Alfredo Sánchez Monteseirín alkatearen eskutik
  • 2009an Andaluziako Domina eman zitzaion. 2001eko Sevillako Emakumearen Saria jaso zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu