Ireki menu nagusia

Adela Zamudio Rivero (Cochabamba, Bolivia, 1854ko urriaren 11 - 1928ko ekainaren 2a) boliviar idazle nabarmena izan zen, Bolivian feminismoaren aitzindaria, eta poesia zein narratiba generoak landu zituena.[1]

Adela Zamudio
Adela Zamudio.jpg
Bizitza
Izen osoa Paz Juana Plácida Adela Rafaela Zamudio Rivero
Jaiotza Cochabamba1854ko urriaren  11
Herrialdea  Bolivia
Heriotza Cochabamba1928ko ekainaren  2a (73 urte)
Hobiratze lekua Q56710329 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Lan nabarmenak Íntimas Itzuli
Izengoitia(k) Soledad
Genero artistikoa olerkigintza
Narratiba
ipuina

BiografiaAldatu

Adolfo Zamudio eta Modesta Riveroren alaba, Mauro, Arturo eta Amadís anaiekin bizi izan zen. Bere jaioterriko San Alberto eskola katolikoan ikasi zuen lehen hezkuntzako hirugarren urtera arte, garai hartan emakumeek egin zezaketen ikasmailarik handiena baitzen. Hala ere, Zamudiok irakurketaren bidez hezitzen jarraitu zuen.

XIX. mendearen bukaeran, Alderdi Liberala gobernura heldu zenean irakasle hasi zen Gobierno onar zezan, lan egiten hasi zen irakaslea hezi zen ikasi zuen eskola berean. Ondoren, 1905ean, Andereñoen Eskola Fiskalaren zuzendaria izan zen.[2]

Zamudiok artikuluak idazten zituen Cochabambako El Heraldo egunkarian, zeinean ideia aurrerakoiak lantzen zituen. Horien artean irakaskuntza erlijiosoaren abolizioaren alde egiteaz gain, emakumeak jasaten zuen diskriminazioaren aurka protesta egiten zuen. 

1901ean margolaritza akademia bat sortu zuen Cochabamban. 1916an haren izena daraman Andereñoen Lizeoa ireki zuen.

1926ko maiatzaren 28an Hernando Siles Reyes presidenteak Adela Zamudio goraipatu zuen Boliviako kulturaren adierazgarririk gorentzat ezagutuz.

Zamudio 1928ko ekainaren 2an hil zen bere jaioterrian 73 urte zituela.

LanakAldatu

  • Entsegu poetikoak, Jacobo Peuser inprimategia, Buenos Aires, 1887
  • Íntimas, Cochabamban girotutako nobela, Velarde argitaletxea, La Paz, 1913
  • Ráfagas, poesia, Paul Olendorff liburu-denda, Paris, 1913
 
Adela Zamudioren estatua, Cochabamban (Bolivia)

Hilondoko liburuakAldatu

  • Novelas cortas, ipuinak diren 10 idazlan; Luis Taborgaren hitzaurrea ; Juventud argitaletxea, La Paz, 1942[3]
  • Peregrinando, poesia, La Paz editoriala, La Paz, 1943
  • Cuentos breves, zazpi ipuinez osatua ; Gustavo Adolfo Oteroren hitzaurrea ; Juventud,argitaletxea, La Paz, 1943
  • Rendón y Rondín, ipuina, Eddy Viverosen irudiekin, Ediciones ISLA, La Paz, 1976
  • Poesías, IPREBOL, La Paz, 1993
  • Poemas, Ministerio De La Cultura, Fundación Editorial El Perro y la Rana, Caracas, 2006
  • CuentosNovelas cortas (1942) eta Cuentos breves (1943) liburuetan agertutako testuak biltzen ditu; Virginia Ayllónen edizioa, Plural, La Paz, 2013

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)««Adela Zamudio: Precursora del feminismo en Bolivia»» Pikara Magazine 2014-03-07 . Noiz kontsultatua: 2018-03-02.
  2. (Gaztelaniaz)Lydia Parada de Brown (2009-11-01) «Adela Zamudio, precursora de las reformas feministas» El Diario jatorrizkotik artxibatutakoa 2012-05-05(e)an . Noiz kontsultatua: 2018-03-02.
  3. Santiago Espinoza A. (2012-11-02) «Presentan libro que reúne los cuentos de Adela Zamudio» Opinión . Noiz kontsultatua: 2018-03-02.